EKINTZEN AGENDA

8º TRUKE Azoka.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 18/11/2017 - de 11:00h a 21:00h. h.
IRAUPENA 8h
KOKAPENA Solobarria Plaza, Basauri
DESCARGAS 15093619552017-arauak-azoka-txikian-parte-hartuko-dutenentzat.doc

Aurten ere TRUKE Azokan parte hartzeko aukera izango dogu Basaurin. Azoka honen
8 garren ekitaldia betetuko dogu Azaroaren 26an, Basauriko Solobarria Plazan,
goizeko 11:00etatik arratsaldeko ordu 21:00ak arte.

Birziklatu, murriztu eta berrerabili direla Trukearen helburuak gogoratuz, azoka honetan berriz ere tresnak zein zerbitzuak aldatu ditzakegu gure artean. Bakoitzak ipiniko diogu balorea aldatu nahi dogunari, eta aldatzeko edo oparitzeko erabakia norberarena izango da.

Aurreko azoketan ikusi ditugun arruntenetariko gauzak liburuak, arropak, etxeko tresnak, haltzariak, etabar izan dira. Baina txoko honetan edozein gauza aldatu dezakegula gogoraerazi nahi dizuegu: lanak, denbora, etxeak, ….. bururatzen zaizuen guztia.Zenbait tailer egongo dira, goizean eta arratsaldean zehar.

Ezagutzak eta jakintzak partekatza: egitaraua osoa:

11:00-14:00.
Perkusioan zeharreko bidaia: Historiaurretik gure garaietara. (1*)
Buru-jolasen tailerra: Xakea eta Go. (2*).
Elkartasun-trukea Mendebaldeko Saharako kanpalekuekin.
Kulturarteko jakintzen trukea.
Mendira joaten hastea familia giroan.
Irriak sendatu egingo zaitu.
(1*) Perkusio sendagarri metodoa. Tommy Caggianik sortu zuen, musikaren antropologiaren oinarrietatik abiatuta.
14:00-15:00.
Kulturarteko gastronomia-jakintzak trukatzea.
Janaria trukatzea.
16:00-20:00.
Argazkigintzako zalantzak argitzea.
Herri-erritmoen dantza: hastapenak.
Mikologiari buruzko oinarrizko ezagutzak.
Geure osasunean ahalduntzea.
Denbora Bankua. Beste harreman-tankera batzuk.

Anima zaitezte eta ez ahaztu, Azaroaren 18an, goizean, Basauriko Solobarria Plazan, umeak, nagusiak eta talde guztiak gonbidatuta zaudetela!!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia