EKINTZEN AGENDA

TTIP, CETA EZ, herriek erabaki.Gure eskubideak eta gure lurra defenda ditzagun.

ANTOLATZAILEA TTIP/CETA EZ Araba-Bizkaia-Gipuzkoa-Nafarroa.Carta de los derechos sociales.
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 05/11/2016 - 13h y 17:30h h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Bilbo

Mobilizazioak Hegoaldeko hiriburuetan hurrengo Azaroaren 5an TTIP eta CETA itun neoliberalen aurka

TTIP eta CETA bezalako nazioarteko merkataritza itunek finantza kapital nahiz multinazionalei ekonomia, ingurugiroa, legeak, pertsonen eskubideak eta, are gehiago, bizitza beraien mesederako zuzentzeko berme juridiko guztiak ematen dizkiete. Demokrazia, kapitalaren diktadurak ordezkatzen du eta gu guztiok, multinazional eta kezkarik gabeko espekulatzaileek agintzen duten sistema baten gatibu bihurtzen gara.

Honegatik guztiagatik, tankera honetako nazioarteko itun ororen aurka gaude, merkatuen eskubide eta askatasunak bakarrik defendatzen baitituzte, eta ez gizartearenak. Beste era bateko mundu bat posible dela aldarrikatzen dugu Euskal Herritik; elkartasuna, justizia, lankidetza eta beraien etorkizuna erabakitzeko herrien eta pertsonen burujabetza oinarri dituen azioarteko erlazio eredu berri bat ezinbestekoa dela diogu. Gobernuak, guztion onerako, pertsonen eskubideak bermatu eta beharrak asetzeko lan egitera behartuak daude, eta ez enpresen probetxurako.

informazio gehiago:

http://www.ttipez.eus/2016/10/ttip-ceta-ez-herriek-erabaki-gure-eskubideak-eta-gure-lurra-defenda-ditzagun/

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia