EKINTZEN AGENDA

Ekologia. Urdaibai. Undabaso. Baso autoktonoa berreskuratzen

ANTOLATZAILEA Sagarrak Ekologista Taldea
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 05/05/2024 - 9:00 h.
IRAUPENA 5:30
KOKAPENA Undabaso, Muxika, Urdaibai

Baso autoktonoa berreskuratzeko lana ezagutzeko ibilaldia.
Urdaibaira goaz LURGAIA elkartearen eskutik
LURGAIA fundazioa baso autoktonoa lehengoratzeko egiten ari den lana ezagutzera hurbilduko gara Urdaibaira. Fundazioak "Gure basoa" deritzona bisitatuko dugu: UNDABASO basoa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako harizti mistorik handiena eta Bizkaiko bigarren handiena.
Astei auzoan (Muniketagane) hasi eta amaituko den ibilbide zirkularra egingo dugu eta 6 kilometrotan zehar proiektuaren nondik norakoak (hasiera eta garapena) ezagutuko ditugu.
Basoaz, gure basoez, egungo egoeraz eta baso autoktonoa berreskuratzeko lan egiteko beharraz hitz egiteko aukera izango dugu LURGAIA taldeko lagunekin. Urdaibaiko biosfera-erreserban kokatuta dagoen ingurune honetara hurbilduko gara LURGAIA fundazioaren proiektuaren gakoetara: lurraldearen zaintza,
boluntarioen lana
eta Undabasoko basoaren adibide praktikoa.

Oharrak:
- Mendian ibiltzeko oinetako egokiak, ura eta jateko zerbait (fruta, ogitartekoa) eramatea gomendatzen da.
- Ibilbidea zailtasun ertainekoa dela esan daiteke, baina bakoitzak bere gaitasunak baloratu behar ditu.
Izen ematea:
https://labur.eus/5pmEl

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia