EKINTZEN AGENDA

Urdaibaira goaz-ibilbide gidatua

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan-Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 04/06/2023 - 10:00 h h.
IRAUPENA 7 horas
KOKAPENA Gernika- Murueta

Urdaibaiko ingurune naturalera urreratuko gara datorren ekainaren 4an. Bertako bizilagunen eskutik haren balio naturalak ezagutzeko aukera izango dugu. Urdaibain, dakizuenez, sistema ekologiko interesgarriak daude: estuarioa, sistema karstikoa eta hondartzaz eta itsaslabarrez osatutako itsasertza. Bestealde, eremu honetako artadi kantauriar endemikoaren balio naturala ere azpimarratu behar da.
Urdaibai babes bereziko eremua da Eusko Legebiltzarrean onartutako lege bidez (5/1989 Legea). Gainera, Batasunaren Intereseko Leku (GKL) izendatu dute, NATURA 2000 Naturagune Babestuen Europako Sareko kide delako. Gaur egun, Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzeko prozesuan dago. Jarduera honetan, haren kontserbazio-egoera eta etorkizunean aurre egin beharko ditugun mehatxuak ezagutarazten saiatuko gara.

10: 00etan elkartuko gara Euskotreneko Ariz geltokian, Gernikara eramango gaituen trena hartzeko. Bueltako trena 17: 00ak aldera hartuko dugu.
Ibilbidearen luzera 10 kilometro ingurukoa da, joan-etorria. Ibilbidea zailtasun txikikoa da. Arropa erosoa, paseatzeko oinetakoak, edaria eta janaria eramatea gomendatzen da.
Plaza mugatuak, izena eman behar da hemen: https://labur.eus/d1CKk, edo ekologia@sagarrak.org edo 613 163 167 helbidean, izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adieraziz. Helduak: 5 € (kontu zenbakia: ES91 3035 0068 01 0681126228 Laboral Kutxa). Izena emateko azken eguna: ekainaren 2a.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia