EKINTZEN AGENDA

Hitzaldi-eztabaida: Nola birnaturalizatu Basauri? Gure herria eraldatzeko ideiak

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan-Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 19/05/2023 - 18:30 h. h.
IRAUPENA 1,5 h.
KOKAPENA Pozokoetxe Kultur Etxea (Basauri)

Basauri herri naturalago bihurtzea gustatuko litzaizuke? Zer egin liteke leku osasungarriagoa eta naturarekin lotuagoa bihurtzeko? Planeta larrialdi klimatikoko eta biodibertsitatearen galerako egoeran dago, hori ezin da alde batera utzi, eta herriek eta hiriek funtsezko zeregina dute krisi honetan, zuzenean laguntzen baitute habitat naturalak suntsitzen, baliabideak asko kontsumitzen eta kutsadura isurtzen (airea, ura, hondakinak).
Hiria birnaturalizatzea gure gizartearen premia eta betebehar bihurtu da, eta dagoeneko munduko hiri askotan ekimen ugari aurki daitezke bertan dagoen natura-ondarea babesteko, ekosistema artifizializatuak lehengoratzeko eta espazio natural berriak sortzeko, hiriak egungo krisi klimatikoaren aurrean ingurune osasungarriagoak eta erresilienteagoak izan daitezen.
Honi guztiari buruz hitz egiteko eta guztion artean pentsatzeko Basaurin nola egin litekeen praktika, Jon Hidalgo, Lurgaia Fundazioko kidea, eta Javier Garrido, hiri-zuhak kudeatzeko teknikaria, gurekin izango dira. Beste leku batzuetan egindako esperientziak eta gure udalerria birnaturalizatzen laguntzeko Basaurin egin litezkeen jarduerak kontatuko dizkigute.
Saioa maiatzaren 19an, ostirala, izango da Pozokoetxeo kultur etxean arratsaldeko 18:30etan. Zure zain gaude!

#basaurikoarolak

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia