EKINTZEN AGENDA

Umore feminista zure kontsumorako

ANTOLATZAILEA Setem-Sagarrak-Ekologistak Martxan-Dorretxe
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 12/11/2022 - 19:00 h.
IRAUPENA 1h15´´
KOKAPENA Ibaigane Kultur Etxea (Basauri)

“Umore feminista zure kontsumorako” ikuskizuna viran izango dugu Basaurin, hiru emakume antzezle eta sortzaileren obrak ikusi ahal izango dira, SETEM Hego Haizearen “Indarkeria kontsumitzen dugu?” azterlanaren emaitzetan oinarritutakoak.
Belen Nevadok, Elsa ruizek eta Silvia Albert Sopalek, beren estilo pertsonalean eta irudimenari, ironiari eta esperientzia pertsonalei helduta, edertzeko produktuak, aplikazio mugikorrak edo fikziozko telesailak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxistako egoerak jorratuko dituzte. “Pinturas de guerra”, “Machismo a tope de cobertura” eta “Hablando en serix” izeneko lan laburretan, artista bakoitzak hitz egingo digu, besteak beste, edertasun-eredu eskuraezinei buruz, beti zoriontsu eta zoragarri agertzeko sare sozialetatik jasotzen dugun presioari buruz, edota fikzioko telesailetan emakumeontzat (eta bereziki emakume beltz eta arrazializatuentzat) gordetzen dituzten rol estereotipatuei buruz.
Ikuskizuna Ibaigane Kultur Etxean ikusi ahal izango da, azaroaren 12an, larunbata,19:00etan. Sarrera doan izango da.

Anima zaitez gozatzera, zure zain gaude.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia