EKINTZEN AGENDA

Oinezkoen esku-hartze tailerra Basauriko auzoetatik

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan-Dorretxe
LAN ILDOA Mobilidade eta airearen kalitatea
DATA ETA ORDUA 25/10/2022 - 18:30h h.
IRAUPENA 1h 15´
KOKAPENA Pozokoetxe Kultur Etxea, Basauri

Hiri barruko mugikortasun iraunkorreko eredu berrietan ibiltzeak duen garrantzia funtsezkoa da. Zentzu horretan, gogoratu behar da guztiok garela oinezkoak, eta, beraz, oinezko joan-etorriak eta oinezkoentzako guneaz beraz baliatzen garela, gure udalerriaren kohesio soziala eta espazio publikoaren erabilera eta gozamenerako aukera-berdintasuna hobetuz.
Ildo honetan, Basaurik hainbat ekimenetan parte hartu du. Oinez Dabiltzan Hirien Sarekoa da, oinezkoen egoera hobetzeko, irisgarritasun unibertsala, bide-segurtasuna eta ingurumena hobetzeko ekimenak abian jarriz eta elkartrukatuz. Bestalde, duela bi urte Metrominutoa aurkeztu zuen, udalerriko hainbat punturen arteko distantziak eta haien artean oinez ibiltzeko behar den batez besteko denbora neurtzen dituen mapa.
Oraingo honetan, auzoetako bizilagunei bereziki zuzendutako proposamena egiten dugu. Saio teorikoa eta praktikoa, udalerriko oinezkoen errealitatea aztertzeko eta Basaurin mugikortasuna seguruagoa eta osasungarriagoa izan dadin oinezkoentzako hobekuntza-irizpideak ezagutarazteko. Gure ingurunea aldatzeko aukera amaigabeen adibideak emango dira, betiere lehentasunak eta esku hartzeko moduak aldatzen badira. Oinezkoaren problematika eta horiek konpontzeko modu praktikoa bateratzea. Auzoetako oinezkoen errealitatea ikusaraztea, eta egunero erabiltzen den espazioa birplanteatzearekin bat egiten duten pertsonei laguntza eta pizgarriak ematea, gure hurbileko ingurua bereziki azpimarratuz.
Saioak urriaren 25ean (asteartea) eta 27an (osteguna) izango dira, 18: 30etik 20: 00etara, Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean.
Izena eman behar da, azken eguna urriaren 22an, 944263769 telefonora deituz edo posta elektronikoz: ekologia@sagarrak.org
Animatu eta parte hartu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia