EKINTZEN AGENDA

Artigasera goaz, Bizkaiko zaborra kudeatzeko gunea bisitatzera

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Dorretxe, Zero Zabor Bizkaia
LAN ILDOA Hondakinak
DATA ETA ORDUA 29/10/2022 - 10:30 h.
IRAUPENA 4h
KOKAPENA Centro de gestión de residuos de Bizkaia

Zaborra, gure etxekoa, astero ateratzen dugu kalera. Papera, beira, ontziak, organikoa eta bestelakoak. Gauza bakoitza bere edukiontzira botaz gure lana bukatutzat eman ahal izango genuke. Baina badira hainbat gauza denok jakin beharrekoak zaborraren kontu horretan.
Eguneko eta pertsonako kilo bat zabor ekoizten dugula diote estadistikek. Beraz, gure herrian, Basaurin, 40.000 kilotik gora egunero! 40 tona zabor!. Zer egiten da zabor bolumen horrekin? Nora doa? Nola tratatzen da?
Paperak eta beirak beren ibilbide propioa daukate. Baina bestearekin (organikoa, ontziak, bestelakok...) zer egiten da? Datorren urriaren 29an horretaz buruan dauzkagun galdera guzti horien erantzuna jakiteko aukera paregabekoa izango dugu Artigasen. Bizkaiko zaborra kudeatzeko zentroa bisitatzera joango gara. Bertan, TMB (Mekaniko eta Biologiko tratamendurako gunea) baita zabor organikoa tratatzeko planta ere ikusteko aukera izango dugu. Bazatoz gurekin? Anima zaitez!
Izena eman: 94 426 37 69 edo ekologia@sagarak.org
Azken eguna: urriaren 25a

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia