EKINTZEN AGENDA

Udako zinema izarpean:“África en Cinecicleta" #mugikortasunosasungarriabasauri

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxe, BiziEskola Arrigorriaga
LAN ILDOA Mobilidade eta airearen kalitatea
DATA ETA ORDUA 10/06/2022 - 21:30 h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Plaza de Basauri

Isabel eta Karmeloren Afrikan bi urte pasatxoko bidaian filmatutako dokumentalaren proiekzioa, beti bizikletaz, helburu batekin garraiatu zuten zinema ibiltari batekin: bizikletaz egindako ibilbidean zehar pasatzen joan ziren lekuetatik filmak, film laburrak eta dokumentalak erakusten joatea.
2015 amaieran, Isabelek eta Carmelok amets bati ekin zioten. Bi urtez Afrikan bizikletaz ibili ziren zinema inoiz iritsi ez zen lekuetara eramaten, ikusleen pedalei esker abiarazten zen eta elektrizitaterik gabeko lekuetan proiekzioak egiteko aukera ematen zuen sistema bati esker. Bi urte horietan, bidaia grabatzen joan ziren, bi kamera txikirekin, eta agian lehen aldiz zinema ikusten zuten begiradak biltzen.
Proiekzioaren ondoren, bertaratutako ikusleekin esperientzia komentatzeko aukera izango dugu.
Halako esperientzia berezia, protagonistek kontatua, ezin duzu galdu,
Anima zaitez etortzera.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia