EKINTZEN AGENDA

Mikrofilm, ALTERNATIBA PLAZARA! Dokumental emanaldia.KONTSUMO ARDURATSU, ERALDATZAILE ETA EKOFEMINISTAREN 2021 KANPAINA

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Setem Hego Haizea, Mugarik Gabe,Dorretxe
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 18/11/2021 - 19:00 h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Social Antzokia, Basauri

Sagarrak, Setem Hego Haizea eta Mugarik Gabe ekimen bat egingo dute Basaurin tokiko merkataritza sustatzeko, hain zuzen ere, bidezko merkataritzaren ekimen eta kontsumo arduratsuaren balioetan oinarritzen diren merkataritza-ekimenetako batzuk ikusaraziz.Horretarako, hainbat laburmetrai erakutsiko dira. Alternatibak Plazara! dokumentala proiektatuko dugu eta kolokioa egongo da proiekzioaren ondoren.
Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria, baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.
Ikusiko dugunez, Euskal Herrian zehar ibili dira alternatiba hurbilak ezagutzen. Elikadura burujabetzak, trantsizio energetikoak, zaintzek edo ekonomia sozial eta solidarioek bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.

Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat nahi dugu.
Bertaratzeko, gonbidapena jaso beharko da leihatilan.

Animatu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia