EKINTZEN AGENDA

Telazko poltsa berrerabilgarriak erabiltzen ditut, soltean erosteko! Agur plastikoari. KONTSUMO ARDURATSU, ERALDATZAILE ETA EKOFEMINISTAREN 2021 KANPAINA Plastikorik gabe, askoz hobe!

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Dorretxe
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 16/12/2021 - h.
IRAUPENA
KOKAPENA BASAURI

Sagarrak Ekologista Taldeak abenduan kotoizko 2 poltsa berrerabilgarriko 200 lote banatzen ari gara. Basauriko auzo guztietako dendak bisitatu genituen, plastikozko poltsen gehiegizko erabileraren inguruan kontzientziatzeko eta hauen kontsumoa gutxitzeko ontziratuta erostean. Hondakinak murrizten parte hartu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu, kotoizko poltsak emango ditugu fruta eta barazkiak ontziratuta erosteko. Horren truke, erosterakoan poltsen erabilera erakusten duen argazki bat eskatzen dugu, zein izen eta negoziotan erabili diren adieraziz. #plasticozerobasauri traolaren bidez jasotzen ditugun argazkiekin 2 produktu ekologiko loteren zozketa egingo dugu. Kanpaina amaitzean, zozketako irabazleen izenak jakinaraziko dira. Helburua gure eguneroko erosketetan plastikozko poltsen erabilera murriztea da.
Anima zaitez eta parte hartu! Plastikorik gabe, askoz hobe!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia