ANTOLATZAILEA | Kurtur Basauri- Sagarrak -Ekologistak Martxan |
LAN ILDOA | Osasuna |
DATA ETA ORDUA | 13/05/2016 - 18:00 h. |
IRAUPENA | 3 h |
KOKAPENA | Centro Civico Basozelai-Basozelai Gizarte Etxean. |
AURKEZLEA/K | Rakel Dawamoru. |
Zertan dute antza kremek eta sukaldaritzak? «Krema egitea, maionesa egitea bezalakoxea da; eta txanpua egitea, berriz, irabiatua prestatzearen modukoa da, bietan ura delako nagusi. Kreman, aldiz, gehien-gehiena olioa da, eta, irabiatzeaz gain, osagaiak batu behar dira...».
Azalerako elikagaia dira kremak: batzuek azala hidratatu, eta galarazi egiten dute ura galtzea; beste batzuek, berriz, azala elikatzen dute.
Gainera, azal bakoitzak berezko beharrizanak ditu: ez da gauza bera itsaso ondoan ala hiri erdian bizitzea; jaioberria izatea ala 60 urte edukitzea.
Mikro-tailer honetan ikasiko dugu higienea eta edertasuna barrutik zein kanpotik zaintzeko errezetak eta sendagaiak prestatzen. Errezetok unean bertan prestatuko ditugu, belar eta lore jangarriak eta etxean ditugun gauzak baliatuta. Osagai guztiak jangarriak izango dira: kanpotik barrura elikatuko gaituzte. Honako hauek prestatuko ditugu, besteak beste: erremolatxazko ezpain-margoa; aurpegirako maskara jangarria; ilea suspertzeko elixirra; eta abar.
Horrekin batera, zenbait gai jorratuko ditugu, hala nola: osasun naturala; elikadura; osasunaren autogestioa; naturak eta etxeak eskaintzen dizkigutenak kosmetikara aplikatzea.
Prezioa: 8 € / pertsona, Basaurin erroldatuak.
15€ gainontzekoak.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 12.
Toki-kopuru mugatua, beharrezkoa da izena ematea.
Izena ematea:
Basozelai Gizarte Etxean.
Tf: 944 666 400. basozelai@basauri.net