EKINTZEN AGENDA

JANEREN Paseoa SAN MIGELeko kaleak saretzen.Zatoz gurekin San Migel birpentsatzera!

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan AAVV. San Miguel
LAN ILDOA Movilidad y Transporte
DATA ETA ORDUA 09/06/2019 - 10:00h h.
IRAUPENA 3h
KOKAPENA Taberna mayor, San Migel - Basauri

Jane Jacobs hirigintza-teorizatzaileak esaten zuen hiri bakoitzak berezko ezaugarriak dituela, baina hiri handiek, oro har, badutela arazo bereizgarri bat, gizakion beste inongo bizilekutan ematen ez dena. Eta zioen adibide zehatzekin baino ezin dela ezagutu hiri handi horien funtzionamendua.

Bada, aurtengoan proposatzen dizuegu paseoa egitea San Migeletik, elkarrekin eta auzotarrek zein auzo-elkarteek lagunduta.

Ibilalditxo horien xedea da agerian uztea gaur egungo edozein hiri handitan ageri diren kontuak, gaur egungo politikaren isla direnak, hain zuzen ere. Oinez goazela sortuko diren kontuekin tartekatuko ditugu zenbait gogoeta: ondareari, etxebizitzari eta gentrifikazioari buruz; arriskutsuak izan arren, bertatik paseatzera joan behar dugun tokiei buruz…

Eman diezaiogun kalea jendeari. Berreskura dezagun. Goza dezagun paseoekin. Bihur dezagun plaza topagune, eta kalea segurua heldu zein umeentzat.

Aurkezleak: Sagarrak-Ekologistak Martxan (koordinatzaileak), José Fran Cid (A21eko toki- eta hiri-mugikortasun jasangarriaren alorreko proiektuetan espezializatutako teknikaria) + José Manuel Mates Luque (arkeologoa eta Paseos por la historia de Basauri liburuaren idazlea) + San Migel Auzo Elkartea + auzotarrak.

Animatu! Elkarrekin egingo dugu paseoa!

Lagundu gaitzazue gure udalerria atseginago egiten!
Zatozte!!!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia