EKINTZEN AGENDA

2013-2019 RANA PLAZA GOGOAN! Urteurrena

ANTOLATZAILEA Campaña Ropa Limpia.
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 24/04/2019 - 18:30 h.
IRAUPENA
KOKAPENA Bilbao-Gasteiz
DESCARGAS 1555499517manifiesto-rana-plaza24abrileus-final.pdf

Bangladesheko Rana Plaza eraikina eraitsi eta 1000 langile baino gehiago hil zirenetik sei urte igaro direla gogoratuko du Euskal Herriak Kapitalari Planto! Plataformak datorren apirilaren 24an. Rana Plaza Inditex eta Zara enpresentzako arropa lantegia izan zen. Bertan, lan baldintzak eta soldatak miseriazkoak ziren. Ekologistak Martxanek ekitaldian parte hartuko du, plataformako kide baita.
Ekologistak Martxanen bidezko merkataritzaren alde gaude, eta, horregatik, giza eskubideak errespetatzen ez dituzten lan harremanak eta itun ekonomikoa salatzen ditugu.

Lan-eskubideak bermatzeko eta arropa-marka handiek konpromisoak betetzeko.

Apirilaren 24an, 3 urte beteko dira Bangladeshen Rana Plazako tragedia gertatu zenetik, hau da, ehungintza-industriako hondamenik larriena, 1.138 pertsona hil baitziren, eta 2.000 baino gehiago zauritu, fabrika bat behera etortzearen ondorioz.

Emakumeen Mundu Martxak eta nazioarteko Arropa Garbia Kanpainak dei egiten dugu ehungintzako langileen egoera globala salatzera: 14 orduko lanaldiak, miseriazko soldatak, fabriketan gutxieneko segurtasun-baldintzak ez egotea eta abar, arropa-enpresa multinazionalek etekina ateratzen duten bitartean, munduko milioika emakumeren lanaren bidez.

Rana Plazako tragedia gogoratzeko, eta borroka feminista gero eta beharrezkoagoa delako, proposatzen dizuegu parte har dezazuela apirilaren 24an (asteazkena) antolatuta dauden salaketa-ekintzetan.

Bilbo: 18:30, Kale Nagusia 23 (Zara-ren aurrean)
Vitoria-Gasteiz: 19:30, Corte Inglés aurrean.

Zabaldu ezazu sare sozialetan

#RanaPlazaNeverAgain #RanaPlazaGogoan #FreedomSafetyLivingWage #ProtectProgress

Zuen zain egongo gara!!!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia