EKINTZEN AGENDA

Azaroaren 23an, Erosketarik gabeko egunean, zera proposatzen dizue Sagarrak-Ekologistak Martxanek: gutxiago kontsumitu, izan zoriontsuago.

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 23/11/2018 - todo el día h.
IRAUPENA todo el día
KOKAPENA En todos los lugares

Erosketarik Gabeko Egunaren kariaz, Sagarrak-Ekologistak Martxanekook kanpaina bat abiarazi dugu, kontsumismoaren inguruan hausnartzeko.

Eta honako galdera hau egiten dizuegu: zoriontasuna kontsumitzen al dugu? Helburua: hausnartzea benetan ongizatea dakarkiguten elementuei buruz.

Beste urte batez, bat egiten dugu Erosketarik Gabeko Egunarekin. Kontsumitzaileon greba sinbolikoa da, eta Black Fridayren (Ostiral Beltzaren) eta Ciber Mondayren (Ziber Astelehena) alternatiba gisa antolatzen da, nazioartean. Ekintza horren bitartez, kontsumismoak gizartean eta ingurumenean duen eragina salatzeaz gain, kontsumo konpultsiboak zoriontasunik eza dakarkigula azpimarratu nahi izan dugu talde ekologistok. Horrez gain, kontsumo eraldatzaile alternatibak eraikitzera deitu dugu jendea, horiek zoriontsuago izaten lagun gaitzakete eta.

Black Fridayren ordez, Erosketarik Gabeko Eguna

Duela hogeita bost urte egiten da Erosketarik Gabeko Eguna, azaroko azken ostiralean. Black Fridayrekin bat egiten duen data horretan, kolokan jartzen da gure bizitzaren eremu guztiak merkantilizatzen dituen gaur egungo ekoizpen eta kontsumo eredua.

Izan ere, egunik kontsumistenetarikoa da Black Friday Ameriketako Estatu Batuetan. Thanks Giving Day edo «Esker Emate Eguna» delako horren biharamunean egiten dute, eta, erostea sustatzeaz gain, Gabonetako kanpainari ekiteko baliatzen dute hitzordua. Azken urteotan, Espainiako merkataritza-kateek ere bat egin dute ekimenarekin, eta eskaintza bereziak egiten dituzte, publizitate-kanpaina handiz lagunduta.

Bada, Sagarrak-Ekologistak Martxanetik zera gogorarazi nahi dizuegu: publizitate horrek, urtean zehar, beharrizan faltsuak eragiten dizkigu, objektuak eta bizipenak konpultsiboki pilatzera garamatza, baina, epe ertain eta luzera, ez digu ongizaterik ekartzen. Berehalako asebetetzea, eta atsekabe kronikoa. Horiek dira kontsumismoaren gurpila martxan mantentzen dutenak, ase egotea eragozten digutenak.

Esandako guztiaz gain, enpresa handien neurrira eta haien onurak ahalik eta handienak izateko garatutako ekoizpen eta kontsumo eredua kritikatzen du Erosketarik Gabeko Egunak. Eredu bat non produktu gehienak fabrikatzen diren jendeak horiek gozatu ezingo dituen tokietan; non langile gehienak sasi-esklabutzan lan egiten duten. «Milaka kilometroko bidegabekeria soziala, ingurumenarengan inpaktu handia duena; horixe dira Black Fridayko eskaintzak», esan du Moránek.

Eskema horri aurre egiteko, eredua aldatzea proposatzen du Sagarrak-Ekologistak Martxanek: kontsumo eraldatzaile eta arduratsuan oinarritutako eredua aldarrikatzen dugu, jasangarria izango dena gizartearen eta ingurumenaren aldetik, eta aberastasunen bidezko banaketa ekarriko duena. Eraikuntza kolektiboa ere sustatuko du eredu horrek, eta komunitate-harremanak, elkartasuna eta elkarri laguntzea ere bai. Hona hemen kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen adibide batzuk: kontsumo-taldeak, ortu kolektiboak, denbora-bankuak… Horiek guztiek, epe ertain eta luzerako gogobetetzeak lantzen, eta gure inguruko harremanak eta loturak sendotzen laguntzen dute.

Argibide gehiago, hemen: https://www.ecologistasenaccion.org/?page_id=83644

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia