EKINTZEN AGENDA

Bardenas tiro zelaiaren kontrako XXXI. Martxa

ANTOLATZAILEA Asamblea Antipolígono y numerosos grupos mas.
LAN ILDOA Infraestructuras
DATA ETA ORDUA 03/06/2018 - 11:30h h.
IRAUPENA
KOKAPENA Aguilares, Bardenas Reales.

OEE-ko “Guda hemen hasten da” batzordetik ekainaren 3-an deituta dagoen martxan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Martxa hau antipoligono asanblada beste hainbat talderekin batera deituta dago, horien barne, gu geu.

Martxa honen helburu nagusia Bardenas parke naturalaren erdigunean kokatuta dagoen tiro gunea bertan behera geratzeko eskatzea da. Poligono honetan Otaneko hegazkinek benetako materiala erabilita praktikak egiten dituzte, ondoren Afrikan eta Ekialde hurbilean dauden gudetan botatzeko.

Ederto batean ezagutzen ditugu guda hauen ondorioak: ehun milako hildako eta milioika pertsonek bere lurraldetik ihesi babes bila.

Melillako karabanan zein EH-ko karabanan frogatu ahal izan dugu zein inportantea den espazio hau askatzea. Honez gain, bi ordu eta erdiko ibilaldia paraje izugarrian egiteko aukera ere zabaltzen zaigu.

Martxa Aguilaresen ( Bardenetan) eguerdiko 12:00etan hasiko da. Autobusak eta kotxeak bertan batuko dira 11:30etan

Gure asmoa autobus bat jartzea da Bilboko San Nikolas elizatik aterako da igande horretan, ekainaren 3-an, goizeko 8:30etan. Buelta bazkaldu ostean izango da.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia