ALBISTEAK

  • 15 Mar, 2016

    Bertoko basoa berreskuratzeko jardunaldia.

    Eguraldia lagun bertoko zuhaitz eta zuhaizkak landatze jardunaldia izan genuen, pasa den igandean, Basaurin. Sagarrak-Ekologistak Martxan konbokaturik hogeiren bat lagun elkartu ziren, Malmasingo ekialdeko maldan, bertoko basoa leheneratzeko ekimen horretan parte hartzeko. Eguldi txarra dela eta hiru aldiz atzeratu behar izan den lana garatu ahal izan zen. Aurreko hilean egindako lanari esker, lur eremua garbitu eta 200 en bat zulo egin, erreztu egin du lana. Helduak eta umeak gogoz aritu ziren aritzak, urretxondoak, lizarrak, elorri zuriak,… landatzen. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Sagarrak-Ekologistak Martxan

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek