ALBISTEAK

  • 29 Api, 2024

    M11 Bizitza duinen alde. ALTERNATIBA EKOSOZIAL JUSTUA

    Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dituzte maiatzaren 11rako Alyernatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko.

    Irailaren 30ean, Ozaetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta 40 eragiletik gora bildu ziren " Su txikien itsasoa" lemapean egin ziren topaketetan bildu ziren “Su txikien itsasoa” lemapean egin ziren topaketetan, helburua su-txiki handi guzti horiek aldaketarako itsaso bihurtzeko zoru komuna eraikitzea zen. Hausnarketa horiek abiapuntu, zazpi ardatzetan laburtu dira alternatiba ekosozial justu baten alde eredu ekonomiko eta politikoan eman beharreko eraldaketak.

    Mobilizazioen deitzaileak Euskal Herriko Eskubide sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxa eta Gune Ekosozialista izanik ere, beste hainbat eragilek babesten dituzte mobilizazioak. Orain arteko bideari jarraiki, datozen hilabeteetan babesak biltzen eta lantzen, eta elkarrekin egindako prozesua eta sortutako konfluentzia jorratzen jarraituko dute.

    Alternatiba ekosozial justua beharrezkoa da. Egungo egoerak krisi ekologiko sakonera eta bizitza eta lan gero eta prekarioagoetara garamatza. Erregai fosilei eta ekonomiaren hazkunde infinituaren logikari lotuta jarraitzen dugu. Murrizketek, merkantilizazioak eta prezio altuek elikadura osasuntsua, pentsio duinak edo etxebizitza duina izateko eskubidea ukatzen dute. Zerbitzu publikoak eraisten ari dira. Zaintza lanak funtsezkoak dira, baina egun zaintza sistema publikoa ez dago bermatuta. Matxismoa eta arrazakeria gorantz doaz. Gerrak eta autoritarismoa ugaritzen ari dira. Bitartean, gero eta irabazi handiagoak metatzen dituzte enpresariek, finantza-funtsek, supermerkatu handiek, banketxeek. Egungo gobernuek eta maila instituzionaletik sustatzen dituzten politika publikoak ez nahikoak dira norabide hau aldatzeko. Askotan bide berean sakontzen dute.Alternatiba ekosozial bat beharrezkoa da. Ekologikoa eta sozialki justua. Honen alde lan egiteko 7 ardatzak oinarrizko adostu dituzte. (informazio gehiago, atxikitutako dokumentua deskargatu)

    Horregatik maiatzaren 11n Bilbon eta Iruñean egingo ditugun mobilizazio ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dugu ekimen honen sustratzaileok.

    Mobilizazioak eguerdiko 12etan izango dira Iruñean Gaztelu Plazatik eta arratsaldeko 5etan Bilbon Jesusen Bihotzetik.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek