ALBISTEAK

  • 04 Aza, 2021

    Basaurin erosketak, atsegin handiz! KONTSUMO ARDURATSU, ERALDATZAILE ETA EKOFEMINISTAREN 2021 KANPAINA Plastikorik gabe, askoz hobe!

    Basauriko tokiko merkataritza babesten dugu, hondakinak murriztearen alde gaude.

    Bi izango dira kanpaina honen ardatz nagusiak. Alde batetik, auzoetako denda txikiek behar duten laguntza, aspalditik arriskuan baitaude saltoki handien presioagatik, eta plataforma handien online salmenta. Bestetik, produktuak ontziratu gabe eta soltean erostea eta plastikozko poltsen erabilera murriztea. Saltokietara joango gara, poltsa etxetik daramaten bezeroak zorionduko ditugu, eta telazko poltsa berrerabilgarriak erabiltzera eta soltean eta ontziratu gabe erostera gonbidatuko dugu jendea, plastikozko poltsen erabilera murrizteko.

    Auzoko dendetan erostea ekologikoagoa da.Auzoko saltokietan erosteko ez da ibilgailurik behar (erregaia aurreztea), eta ataka zailean dagoen sektore bati laguntzen zaio. Gainera, etxe ondoko denda txikietan erostean, konfiantzan oinarritutako harremanak sortu eta gizarte-sarea ehuntzen da. Gutariko bakoitzaren erabakia da, denoi mesede egiten diguna. Basaurin, saltoki horietako batzuk Basauriko Merkatari Elkartean daude; beste batzuk, ez. Guztiak hartzen ditugu aintzat, urte osoan egunez egun atea zabaldu eta bizigarriagoa egiten dutelako Basauri.

    Erosteko ohiturak aldatzea, gure hondakinak murrizteko.Basaurin, 2020an, 625 tona ontzi-hondakin sortu ziren (plastikoak, metalikoak eta tetrabrikak). Erabilera bakarreko plastikoak hondakin plastiko guztien % 46 dira, eta ehunka urte irauten duten materialez eginak daude. Hondakin horiek ezin dira birziklatu, erre egiten dira, lurzoruak eta itsasoa kutsatzen dituzte, eta gure organismora ere iristen dira, elikadura-katearen bidez (mikroplastikoak).Plastikozko poltsak erabiltzeak baliabideak modu ez-eraginkor batean erabiltzea dakar, eta badago alternatibarik elementu kutsatzaile horien erabilera txikitzeko. Munduan, erakunde eta pertsona ugari ari dira hondakinak murrizteko lanean, eta hainbat egitasmo jartzen dituzte abian zabor gutxiago sortzeko. Basaurin ere hondakin plastikoak murrizten lagundu nahi dugu.

    Sagarrak Ekologista Taldeak, azaroa eta abenduaren bitartean hasiko den kanpainan, kotoizko poltsa berrerabilgarrik osatutako sorta banatuko ditu. Basauriko auzo guztietako saltokietara joango gara, jendea kontzientziatzeko plastikozko poltsen gehiegizko erabileraren, soltean erostearen eta kontsumoa murriztearen inguruan. Horretarako, laguntza eskatuko diegu merkatariei eta herritarrei, eta kontsumitzaile gisa guk geuk egin dezakeguna azalduko dugu: erosteko ohiturak aldatzea eta gure poltsa etxetik eramatea, plastikozko poltsen erabilera murrizteko. Etxetik diru-zorroarekin ateratzen garen modu berean, geure poltsa ere aldean eramatea proposatuko dugu, soltean erosteko.Hondakinen murrizketan parte hartu nahi duten pertsona guztiak gonbidatuko ditugu, eta kotoizko poltsak emango dizkiegu frutak eta barazkiak ontziratu gabe erosteko.Trukean, argazkiak eskatuko dizkiegu: nola erabili dituzten poltsak eta zer saltokitan erakusteko. #plasticozero #basauri hashtag-aren bidez jasotako argazkiekin, Basaurin bertan erositako produktuen 4 sorta zozketatuko ditugu. Abenduan jakinaraziko dira zozketaren irabazleen izen-deiturak.

    Helburua argia da: gizartea sentsibilizatzea eta eguneroko erosketetan plastikozko poltsen erabilera MURRIZTEA.


    Programa:

    Azaroaren 9tik 12ra, tokiko saltokiei buruzko MIKROFILM aurkeztuko dira, bertako produktu ekologikoan, bidezko merkataritzan eta ingurumenarekiko konpromisoan oinarrituta bezeroari zerbitzu egoki bat eman nahi dion merkataritzaz dihardutenak.

    Azaroaren 10ean, Ibaigane Kultur Etxean, 18:30ean. Setem Hego Haizearekin elkarlanean, Irantzu Varelaren “MATRIARCADO NI EN EL SUPERMERCADO” BAKARRIZKETA antolatuko dugu.Izena eman behar da.https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSecL7BqwRjCX17rtGBoT1efJnvcdgO_0YTo-6imY2WGpZMZ_g/viewform

    Azaroaren 18an, Social Antzokian, 19:00etan, Setem Hego Haizearekin elkarlanean, mikrofilmen PROIEKZIOA: “Tokiko merkataritza, balioak dituen merkataritza, denda bat baino askoz gehiago”eta Mugarik Gabe GKErekin elkarlanean, Tamara de Gracia, Maite Ezquerro eta Javier Gonzalezen “ALTERNATIBAK PLAZARA!” dokumentala (2020, 53´) proiektatuko dugu. Gonbidapenarekin (leihatilan jaso)

    Azaroaren 26an, 18:00etatik 19:15era, BISITA-IBILBIDEA, mikrofilmen protagonistak diren lau saltokik Basaurin egiten duten lana ezagutzeko. Setem Hego Haizearekin lankidetzan, DENDAZ DENDA izeneko ibilbidea udalerrian barrena, merkatariekin aurrez aurre hitz egiteko bertako saltokietan erosteak dituen onurez eta garrantziaz.Izena eman behar da:https://forms.gle/SvAqusHRQcD5cqvC7

    Azaro eta abendu bitartean, POLTSEN BANAKETA, EROSKETAK SOLTEAN EGITEKO Basauriko auzoetako dendetan.

    Abenduaren 2, Dorretxean, 18:00etan, TAILERRA: AURRE EGIN LARRIALDI KLIMATIKOARI AUZOETATIK.Gizartearen eta ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duten ekimenak eta praktikak ehuntzea. Izena eman behar da: ekologia@sagarral.org edo 944263769

    Abenduaren 11-12. PINTXO EKOLOGIKOAREN 3. LEHIAKETA, bultzada emateko sasoiko eta bertako produktuen eta produktu ekologikoen kontsumoari, eta produktu horiek Basauriko ostalaritza establezimenduetan dastatzeko. Izena eman behar da: ekologia@sagarral.org edo 944263769

    Telazko poltsa berrerabilgarriak erabiltzen ditut, soltean erosteko!

    Plastikorik gabe, askoz hobe!









  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek