ALBISTEAK

  • 30 Eka, 2021

    Ekainean,Basaurin, mugikortasun jasangarria mugitu gara Bizieskola Arrigorriaga eta BizizBizi-rekin batera

    Ohiko mugikortasunak motordun ibilgailuekiko eta erregai fosilekiko mendekotasun handia dauka. Gainera, eragin negatibo itzela dauka ingurumenean eta gizabanakoon osasunean. Ecologistas en Acción elkartearen txosten baten arabera, 2018an, Osasunaren Munduko Erakundeak gomendatutako mugak gainditzen zituzten kutsadura-mailak pairatu zituzten euskal herritarren % 70ek. Bada, kutsadura horren zati handi bat errepideko zirkulazioak zuzenean sortutakoa da. Beste alde batetik, Ingurumenaren Europako Agentziaren datuek diote garraioarena dela EBeko CO2 isurketen % 30 baino gehiago, eta horren % 72 errepideko garraiotik datorrela. Beraz, sektore hori da klima-aldaketan gehien eragiten duenetako bat.

    Horregatik guztiagatik, funtsezkoa da mugikortasun jasangarrirantz jotzea. Mugitzeko modu bat bilatzea, non lehenetsiko ditugun garraiobide efizienteak eta apenas kutsatzen dutenak; non oinez eta bizikletaz joatea sustatuko dugun. Horri guztiari esker, gainera, gure herri eta hiriak atseginagoak eta osasuntsuagoak izango dira. Helburu horrek lehentasunezkoa izan behar du, bai gobernuentzat, baita norbanakoontzat ere.

    Orain dela 7 urte, gure herriak 30 metro orduko abiadura hartu zuen hirigunean. Neurri hori aurtengo maiatzetik da arau, 5.000 biztanletik gorako Estatuko hiri eta herri guztietan.

    Zirkulazio-abiadura murriztea oinarrizko elementua da istripu-probabilitatea murrizteko: ikuseremua eta erreakzio-gaitasuna handitzen ditu eta balaztatze-distantzia murrizten du.

    Istripuaren larritasuna ere, gertatuz gero, nabarmen murrizten da. 50 kilometrotik 30 kilometrora jaisteak % 90etik % 10era murrizten du harrapatzean hiltzeko probabilitatea.

    Trafikoa baretzeak kutsadura akustikoa murriztea eta arnasten dugun airearen kalitatea hobetzea esan nahi du.

    Trafikoa baretzea bizikletaren erabilera segurtasunez sustatzea da, hiri-ingurunean egiten ditugun joan-etorrietan.

    Mugimendu ekologistak, neurri honen sustatzaile eta bultzatzaileak, bere garrantzia balioztatzen du, baina bere betetzea normalizatzeko lan asko egiteke dagoela adierazi nahi du.

    Abiadura 40 km/h-tik 30 km/h-ra jaistea ez da adierazgarria izango herritarren kontzientziazioan aurrera egiteko aurrerapauso bat ematen ez badugu, eta kontzientziazio horrek bermatuko du hori betetzea. Beharrezkoa izango da, halaber, galtzadaren gainean neurriak hartzea, ibilgailuak gogorarazteko eta abiadura murriztera behartzeko.

    Gure herrian bizikletaren erabilera bultzatu eta indartzea kontzientziazio lan horretatik pasatzen da. Zirkulazioaren abiadura eta txirrindulariak errespetatzea funtsezkoa da. Beharrezkoa da, halaber, bide-espazio bereiziak eta hiriarteko komunikazio-bideak ezartzea, joan-etorri segurua errazteko. Bizikleta arruntak eta elektrikoak maileguan hartzeko zerbitzu publikoa ezartzea, gure herriaren ezaugarri orografikoei eta erabiltzaileen gaitasunei erantzuteko.

    Ekologikaz bizi: oinez mugitu, bizikletaz, garraio publikoa erabili!

    Animatu! Mugitu modu jasangarrian!


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek