ALBISTEAK

  • 19 Ira, 2020

    Park(ing) Day 2020: Basauri iraultzen

    Aurten ere, Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez, Basaurin Park(ing) Day 2020ren ospakizunarekin bat egin dugu. Munduko hainbat hiritan antolatutako ekimen honen helburua da nagusi den hiri-eredua aldatzeko beharra aldarrikatzea, pertsonak eta ingurumena gehiago errespetatuz. Horretarako, gure herriaren erdiguneko aparkaleku bat hartuko dugu. Pare bat orduz plaza hau "Badminton" zelai bihurtu zen. Helduek eta txikiek jolas horretaz gozatzeko aukera izan genuen, eta, aldi berean, oinezkoei arazo horri buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gonbita egin genien. Auzokideen ongizatea, gaur egun ulertzen den bezala, ez zen gure herriaren jatorrizko plangintzaren helburu nagusia. Gaur egun, gure berdeguneak, gure plazak eta lorategiak nabarmen handitu behar ditugu. Espazio publiko berriak sortu behar ditugu, pertsona guztientzat irisgarriak eta irekiak. Kontsumorik gabeko aisialdirako guneak. Hori guztia bizi dugun larrialdi klimatikoaren egoera kontuan hartzen duen hiri-eredu baten barruan.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek