ALBISTEAK

  • 23 Eka, 2020

    Ekainak 24, kutsadura elektromagnetikoaren aurkako eguna: Shock digitalaren aurka borrokatzea: 5Garen luzamenduaren alde.

    Sagarrak-Ekologistak Martxanek, auzokideen elkarteekin eta Stop 5G elkartearekin batera (ingurumen-faktoreek eragindakoak eta gaixotutakoak batzen ditu azken horrek, eta osasunaren alde eta kutsadura elektromagnetikoaren aurka lan egiten du), 5Gren luzamenduaren aldeko ziber-ekintza baterako deialdi publikoa egiten dute, gure planetako izaki bizidunak eta planeta bera defendatzeko.

    Lagundu eta parte hartu egunotan estatuko zenbait tokitan egingo diren jardueretan. Gogoan izan komunitate zientifikoak ohartarazpen batzuk egin dituela ja, eskatuz zuhurtasun-printzipioa aplikatzeko eta 5G teknologiaren zabalkundea gelditzeko.

    Salatu dute teknologia hori trantsizio ekologikoaren panazea gisa aurkezten ari direla, baina, berez, bizi dugun krisi ekosoziala esponentzialki areagotuko duen digitalizazio-prozesua ekarriko duela. Eta Europako Kontseiluak berriki plazaratutako ondorioez ohartzen du —«fake news» direlakoak aitzakiatuta, 5Gren aurkako ekintzaileak zentsuratzeko jardunbideak gogortu nahi dituzte—.

    Eskatzen dugu berehala gelditzeko 5G sareen zabalkundea, jaramon egiteko nazioarteko eta herriaren defendatzailearen errekerimenduei, eta lege maila emateko Europako Kontseiluaren 1815 Ebazpenaren gomendioei, non «eremu elektromagnetikoen eta horiek ingurumenean duten eraginaren balizko arriskuari» buruz ohartarazi, eta «eremu elektromagnetikoen eragina gutxitzeko arrazoizko neurri guztiak hartzeko» eskatzen duten (horri esker, gainera, Telekomunikazioen Lege Orokorrak bahitutako autonomia berreskuratzeko urrats bat egingo lukete udalek eta autonomia-erkidegoek).

    Erantsitako prentsa oharra.

    Informazio gehiago:
    https://www.ecologistasenaccion.org/wp-content/uploads/2020/06/carta-peticion-5g.pdf

    Ciberacción pidiendo una moratoria al despliegue del 5G:
    https://you.wemove.eu/campaigns/firma-por-una-moratoria-del-plan-5g-y-de-sus-proyectos-pilotos-por-la-salud-de-los-seres-vivos-y-del-planeta

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek