ALBISTEAK

  • 22 Urr, 2019

    Bilbo,13.400 ur botile, hondakinen errekorra gaueko maratoiaren ostean.

    Zero Zabor Bizkaia plataformak, Larrialdi Klimatikoaren aldeko Bizkaiko Aliantzak eta Fridays For Future Bizkaiak pasadan larunbatean, urriaren 19an, erabiltzean eta botatzean oinarritutako EDP Bilbao Night Marathon 2019 eredua gaiztesten dugu.
    13.400 partehartzailerekin errekorren gaua izan den maratoiak plastiko eta hondakinen errekorra ere hautsi du, ordu pare batean 13.400 ur botilen, barratxo energetikoen eta fruitu lehorren poltsen kontsumoarekin; hori partehartzaile bakoitzak ur botila bakarra erabili izana kontuan izanda. Beraz, EDP Bilbao Nigth Plastic Marathon moduan izendatzea ondo legoke.
    Bilboko Udalari eskatzen diogu hondakinen kudeaketaren lehen urratsarekin erantzunkidetasuna izatea, murrizketarekin hain zuzen. Erabilera bakarreko ontzi eta objetu oro kanporatuz kutsadura gelditzea adibidez, horrelako ekimenetan premiazko neurriak hartuz hondakinen sortzea iraganeko kontua izatea duen eredua lortuz.
    Horrelako edozein ekitaldi, ekimen, jaialdi,etab. plastikorik edota erabili eta botatzeko beste edozein ontzirik gabekotzat jotzea.
    Iturriak edota ur-zurrustak jarriz eta berriz betetzeko botilak erabiliz edateko ura sustatzea.
    Zaborren bolumena nabarmenki murriztea eta ia material guztia berreskuratzea SDDR itzultze-sistema ezarriz.
    Erabili eta botatzearen kultura eta urtetik urtera gorantz doan plastikoaren ekoizpen masiboa erauztea.

    Zero Zabor Bizkaia Plataforma

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek