ALBISTEAK

  • 26 Ira, 2019

    Irailaren 27an,Sagarrak Ekologista Taldea larrialdi klimatikoaren mobilizazioetara batzen da.

    Gure ustez, neurrigabekoa eta desegokia den ekoizpen- eta kontsumo-eredu baten ondorioa da gaur egun bizi dugun larrialdi-egoera. Eta eredu horrek arriskuan jartzen ditu bai gure biziraupena, bai landare eta animalia espezie ugarirena ere. Era berean, inpaktu suntsitzailea izango du munduko biztanlerik ahul eta pobreengan. Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko, sektore iraunkorretan enplegu alternatiboak sortzeko beharrezkoak diren inbertsioak exijitu behar dizkiegu erakunde publikoei. Eta hori exijitzen diegu, inor atzean utziko ez duen bidezko trantsizioa gauza dadin. Gure bizitza konprometituko ez duen eredu sozioekologiko eta ekoizle berri bat eskatzen dugu, bai justizia soziala ziurtatzen duena, bai eta bakarrik beharrezkoa duguna ekoizten duena, bertako produktuak bultzatuz.

    Sagarrak, aldaketa hauek dakartzaten larrialdia kontutan hartuz eta gu geuk bertan daukagun erantzukizuna kontutan hartuz, Klima Larrialdiaren aldeko Aliantzak ateratako manifestura eta honen eskutik antolatutako mobilizazioetara atxikitzen gara.

    Datorren ostiralean, irailaren 27an, Klimaren aldeko Munduko greba izango da, eta lurralde osoan manifestazio ugari egingo dira. Klimaren aldeko Gazteriaren mugimenduak bultzatuta, milaka lagun kalera aterako gara, klase politikoari ezin diotela minutu bat gehiago ere pasatzen utzi konponbideak aplikatu gabe esateko.

    Larrialdi klimatikoa serio hartuko duten erabakiak behar ditugu, eta arrazoietara joango direnak: erregai fosilak alde batera utzi eta berotegi efektua eragiten duten gasen isuriak zerora eramatea. Eta orain behar ditugu. Gurekin bat egingo duzu?

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek