ALBISTEAK

  • 29 Aza, 2018

    Kolore Guztietako Basoak / Urdaibaietz! / Gune Irekiaren Lagunak.Nola lortu Kolore Guztietako Basoak? Batzar ireki parte-hartzailea, abenduaren 1ean Astran (Gernika). 10:00-18:30.

    Azken hamarkadetako basogintzarenak egin du eta inertziak monokultiboarekin jarraitzera garamatza, beste “urre berde” baten bila. Jabe askok eukaliptoaren alde egiten dute. Tristeena, Monterreyko pinuarekin gertatu zaiguna oraindik sakon ulertu gabe egiten dugula hori.

    Arazoari aurre egiteko pertsona, elkarte, empresa talde batek, 170etik gora jada, bat egin dugu, eta lehenik, gizartea animatu nahi dugu hausnartzera: ze baso utzi nahi diegu seme-alabei eta ilobei?

    Gaur egun badakigu zer egin behar dugun:
    1: Kontserbazio Basoak berreskuratu eta modu anitzetan errentagarri egin, eta
    2: Naturatik Hurbileko Basoen bitartez, kalitate altuko zura ekoiztu ahal dugula bertoko espezieez, eta osoko ebaketak ekidin. Europan eredu eder ugari daude.
    Ilusio horrekin eta Foru Administrazioan jaramon gutxi egin digutenez, Kolore Guztietako Basoak plataformaren proposamena gauzatzeko bestelako bideetan sartu gara, apurka-apurka eta behetik.

    Hortik gonbite hau: abenduaren 1ean ASTRAn (Gernika) elkartu ditzagun ilusioak, ideiak eta jendea, modu parte-hartzailean eta sormentsuan Kolore Guztietako Basoak lortzeko. Zeu ere gonbidatuta. Bazatoz?
    Noiz? Abenduaren 1ean (10:00, harrera; 10:15-18:30, batzar partehartzailea. Bazkaria: bertan 10 €-tan (edo norberak etxetik ekarrita).
    Non? ASTRAn (Gernika)
    Hizkuntzak: euskaratik abiatuta beste hizkuntzetarako interpreteak, autoeratuta.
    Garraioa: autobusak eta trenak Bilbotik orduro, xx:30etan. Autoak konpartitu!
    Izena eman, formulario hau beteta
    Batzar motua: gune irekia (open space).
    Hasieran bertaratuek nahi dituzten gaiak proposatu ahalko dituzte eta
    gai bakoitzak bere gunea izango du.
    Egunaren bukaeran berba egindakoen txostentxoa eramango dugu.
    Sartu eta irten egunean zehar, lasai-lasai, gogoaren eta premien arabera.
    • Gainera, Astran honezkero: “Bizkaiko basoak, oraina eta geroa" erakusketa ederra
    • Azaroaren 29an Bermeon 19:00 Kolore Guztietako Basoak-en aurkezpena

    Kontaktua: koloreguztietakobasoak@gmail.com 638.733.223

    Kolore Guztietako Basoak / Urdaibaietz! / Gune Irekiaren Lagunak

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek