EKINTZEN AGENDA

Basauriko Pintxo Ekologiko Txapelketa, 2. Edizioa

ANTOLATZAILEA Sagarrak- Ekologistak Martxan, Dorretxe
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 23/11/2019 - 11:30h h.
IRAUPENA Fin de semana
KOKAPENA Basauri
DESCARGAS 157254691819-11-23-oinarriak-basauriko-ekopintxo-txapelketa-2.edizioa.pdf

«Ekologikoa»k zera esan nahi du: eginda dagoela sasoiko eta bertako (ahalik eta hurbileneko) lehengai ekologikoekin

Ekopintxo Txapelketaren bigarren edizioa azaroaren 23 eta 24an izango da, Basaurin.

Sagarrak-Ekologistak Martxanek eta Dorretxek antolatzen dute, Txoko Eskarabilla, Biobaren (supermerkatu ekologikoa), Helen Okindegia, EramatEKO, La Ventana Natural, Creando Alas eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseuia) laguntzarekin .

Kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen kanpainaren 10. edizioaren barruan —zeinaren helburua den sasoiko eta bertako produktu ekologikoen eskaintza sustatzea eta, aldi berean, Basauri dinamizatzea ostalaritzatik—.

Datozen egunotan jakinaraziko dugu herriko zein establezimenduk hartzen duen parte.

Establezimenduei, beraz, hiru sari banatuko zaizkie. Profesionalek osatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak. Aurkeztutako pintxoak balioetsiko dituzte, honako hauek aintzat hartuta: txapelketaren oinarriak; aurkezpena; originaltasuna-berrikuntza; zaporeen arteko harmonia; tenperatura; eta pintxoa prestatzeko lana.


Lokal parte-hartzaileentzako sariak:

1. saria: 200 € eta bazkari/afari ekologikoa
2 lagunentzat, Txoko Eskarabillan.
2. saria:100€ eta bazkari/afari ekologikoa 2 lagunentzat, Txoko Eskarabillan.
3. Saria:60 € eta bazkari/afari
ekologikoa 2 lagunentzat, Txoko Eskarabillan.

Basauriko edozein ostalaritza-lokal edo -establezimenduk eman ahalko du izena txapelketan, haren sailkapena edo kategoria edozein dela ere (taberna, kafetegia, jatetxea, hotela, eta abar), baldin eta epe barruan egiten badu eta oinarri hauek onartzen baditu.

Izen-ematea 10 € izango da. Posta elektroniko bidez egin beharko da, 2019ko urriaren 31tik azaroaren 15era bitartean, ekologia@sagarrak.org helbidean.

Izena emateko, honako datu hauek adierazi beharko dituzte interesdunek: establezimenduaren titularraren izena,
parte hartzen duen establezimenduaren izena eta harremanetarako telefono-zenbakia.

Dastatzaileentzako saria:
Bazkari/afari ekologikoa 2 lagunentzat, Basauriko txoko batean.

Parte hartzen duten establezimenduetara joan, ekopintxoak dastatu eta beren gogokoenaren aldeko botoa ematen duten herritar edo bisitariek ere saria jasoko dute.

Parte hartu. Eman iritzia zure Instagram eta Facebooken:
#ekopintxo. Jarri iezaguzu @sagarrak.ekologista etiketa ere

Animatu eta parte hartu! On egin!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia