EKINTZEN AGENDA

Ogiaren arrastoa jarraituz,zer ogi jaten dugu? 5. kontsumo-foroa:

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 29/05/2019 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Helen Okindegia,Berriotxoa kalea, Basauri

Ogia izan da, antzinako garaietatik, gizakiok gehien erabili dugun elikagaia, munduan luze-zabal. Gaur egun, ordea, galdua du behinolako protagonismoa.
Ogia egin daiteke oinarrizko lau osagairekin, lanabes askoren beharrik gabe, hartzidurarako tarte bat utzita eta, azkenean, labera sartuta. Laburtu ere egin daiteke prozesu hori, oreari osagarriak eta gehigarriak batuta.
Hala, bada, tokiko labeek, historian zehar, oinarrizko elikagai horrekin hornitu dute herria. Gure egunetara etorrita, ikusten dugu aurrez erretako ogiaren industria garatzen ari direla, eta, horren ondorioz, tokiko autonomia eta ogiaren kalitatea galtzeaz gain, gora egiten ari direla energia-kontsumoa, garraioa eta enbalajeak.

Bada, ogiaren zikloa, erabilitako zereal sorta, egiteko moduak eta elikagai horren ezaugarriak ezagutzeko, 5. kontsumo-foro honetan proposatzen dizuegu Alberto Recio okinarekin egingo dugun saiora etortzea. Bere labean hartuko gaitu, Helen Okindegian (Berriotxoa kalea), maiatzaren 29an (asteazkena), 19:00etan, eta egunero jaten dugun ogi hori apur bat hobeto ezagutzen lagunduko digu.

Etorri nahi izanez gero, izena eman behar duzue.
Animatu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia