ANTOLATZAILEA | Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan Tradener ISF/MGI ZarenSare Setem |
LAN ILDOA | Kontsumoa |
DATA ETA ORDUA | 20/03/2019 - 19:00 h. |
IRAUPENA | 1:30h |
KOKAPENA | Ibaigane Kultur Etxea Basauri |
Lo egiteko pastillak, takoiak, silikona litro bat, barbie panpina, txupetea, kristalak garbitzeko produktua, etab. agertzen dira zinta garraiatzaile batean. Antzinako lantegi bateko montaketa-kate bat da. Atean dagoen kartelean “FÁBRICA DE MUJERES” irakur daiteke.
SETEM Hego Haizea, ZarenSare-Enredando eta Sagarratik gonbidatu nahi zaituztegu ‘Fabricando Mujeres’ dokumentalaren aurkezpenera, Alborde Filmsek zuzendua. Euskadin, Madrilen, Valparaíson eta Medellínen grabatutako dokumental hau SETEMek eginiko “Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketan oinarritzen da, non indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremanaren inguruan hausnartzen den.
‘Fabricando Mujeres’ dokumentalak ikerketaren hainbat ondorio agerian uzten ditu. Era berean, Maite (Itziar Aizpuru) gure protagonistak, Emakumeen Lantegiko hondarrak batzen ditu, indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa sustatzen duten asmakizun eta proposamen eraldatzaileak sortuz.
Pikara Magazine, Dunak Taldea, Penca de Sábila, Mujeres que Crean, Afroféminas, Silvia Federici, Yayo Herrero, Yolanda Jubeto eta Silvia Apodaka askoren artean, indarkeria matxista eta kontsumoaren arteko harremanari buruzko hausnarketak partekatuko dituzte gurekin.
“Emakumeen Fabrika” ezagutu nahi? Animatu zaitezte!
Sarrera libre lekua bete arte.