ALBISTEAK

  • 14 Uzt, 2016

    VI. Ekomartxak kantauriar kostaldea zeharkatuko du Bilbotik hasi eta Xixoneraino, uztailaren 16tik 30era bitartean.Pedalei lurra hozteko!!!!.Uztailak 16tik 30era izango da Ibilbidea: Bilbo – Xixon

    Beste uda batez (eta, aurtengoarekin, badira sei), Ecomarcharen beste edizio batera gonbidatzen zaitu Ekologistak Martxanek, uztaileko beroa aprobetxatuta. Iazko udan Mediterraneoko eta Atlantikoko kostaldetik, Malaga eta Huelva artean, pedalei eragiten egon eta gero, bese itsasertz bateko ibilbideari ekingo diogu aurtengoan, Kantauri Itsasoan barrena, beroa aitzakia izan ez dadin. Bilbon hasiko dugu ibilbidea, uztailaren 16an, Lemoizko zentral nuklearra gelditu arte egin ziren manifestazio guztien arten lehenaren 40. urteurrena ospatzeko. Handik abiatu eta Euskal Herriko, Kantabriako eta Asturietako kostaldeak zeharkatuko ditugu, bi aste beranduago Xixonera iritsi arte. Bilbao, Lemoiz, Muskiz, Liendo, Laredo, Santoña, Somo, Santander, Suances, San Vicente de La Barquera, Llanes, Ribadesella, Villaviciosa, Aviles, Gijón. Euskal Herriko etapak: Uztailak 15: Bilbon harrera Uztailak 16: Bilbo – Lemoiz – BIlbo Uztailak 17: Bilbo – Muskiz http://www.ekologistakmartxan.org/eu/evento/ecomarcha-2016/

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek