MUNDU BAT GGKEtik, Basauriko Udalaren lankidetzarekin, FEMINISTOK TTIPari AURRE! Ekainaren 13an, Marienean, Basauriko Emakumeen etxean. 18:00 - 20:00. Topaketak TTIParen eduki nagusiak zein diren jakitea eta ekonomia feministaren oinarriak aztertzea dauka helburu, itun horren eta beste itun global berri batzuen aurrean nola mobilizatuko garen zehazteko asmoz. Egitaragua: 18:00 Basauriko Udalaren agurra. 18:10 Aurkezpena. Ane Garay, Mundubat-eko ikertzailea. 18:25 Zer da TTIP eta zergatik da hain kezkagarria guretzat? Laura Ruiz, Mugarik Gabeko Ekonomistak eta EUSKAL HERRIAK TTIPari EZ! 18:50 TTIParen aurka, feminismoaren ikuspegitik. Carme Murias, Campanya Catalunya no al TTIP. 19:15 Honduraseko emakumeen eta feministen mugimenduaren giltzarriak eta ekarpenak merkataritza askeko itunen ondorioen inguruan. María del Carmen Castro, Honduraseko Bizitza Duinaren aldeko Erresistentziako Emakume Mesoamerikarren Sarea. 19:40 Elkarrizketa feminista.