Sagarrak talde ekologistak, egun hau dela eta, poltsa berrerabilgarriak oparitu ditu. Ekimen sinboliko, txikia, baina esanguratsua. Esaldia filosófiko batek dioenez bide luzeena ere lehen urrats batekin hasten delako.
Poltsetan hurrengo mezua irakur daiteke: “erosketak egitean neu alboan”. Plastikoaz inguratuta gaude. Egun, den-dena eskaintzen digute plastikoetan enbasaturik eta solterik eros ditzazkegun gauzak (patatak, tipulak ,fruta, barazkiak, lekaleak...) plastikozko poltsa txikietan sartzen dizkigute, beste erabilerarik ez dutenak. Poltsa horiek zaborrera botatzen dugu eta errauskailuan amaituko dute.
Erabili eta botatzeko dinamika horri aurre egin behar zaio. plastikozko poltsak bazteztzea eta berrerabilgarriak erabiltzea premiazkoa zaigu.
Erosketa-dinamika hori orokortzeko, hau da, jendeak ohitura hau barnera dezala beharrezkoa da administrazioa horretan inplikatzea. Poltsa horiek familien artean banatzea eta kontzientziazio kanpainak egitea.
Hori da, hain zuzen ere, aurrekontu parte-hartzaileetan Udalari proposatu geniona. Proposamena ez zen aukeratua izan. Hurrengo urteko aurrekontuetarako proposatuko dugu berriro.
Informazio eta kontzientziazio kanpainak egin behar dira honetaz guzti honetaz hausnarketa sakon bat egiteko eta aurrera egiteko estrategiak diseinatzeko. Kontsumo murriztea, sortzen ditugun hondakinak sailkatzea, berrerabil daitekena berrerabiltzea eta, azkenik, birziklatzea ezinbestekoa zaigu - azpimarratzen du Sagarrak taldeko koordinatzaileak.