ALBISTEAK

  • 10 Mai, 2026

    Desioaren bideak: modu naturalean sortzen diren ibilbideak.

    "Desioaren bideak edo lerroak modu naturalean sortzen diren ibilbideak dira, eta jendeak naturalki norantz jo nahi duen islatzen dute. Hirigintza modernoan, espazio publikoaren egiten dugun berezko erabilera izendatzen dute, askotan aurrez ezarritako diseinuari kontra eginez. Trazadura zuzenak, praktikoak eta arrasto material bat uzten dutenak izaten dira, parke bateko soropilean zeharreko bidezidor bat bezala, non oinezkoek bidezidor bat hartu duten espaloi batetik bestera zeharkatzeko, izkina bat gaindituz. "(Janette Sadik-Kahnen" Kalearen alde borrokatu "liburutik).

    Hona hemen adibide bat:

    Catalunya kalean, Solokoetxe eta Kantabria kaleak gurutzatzen dituen zatian. Kaleko gune hori noranzko bakarrekoa da eta Kantabria kaleko parketik hurbil da. Gune horretan zebra-pasabiderik ez dago eta jendeak zuzenean gurutzatzen du, batez ere arrazoi hauengatik:

    - espaloi batetik bestera distantzia txikiagoa dago

    - zaborrentzako edukiontziak pare-parean daude; orduan, jendeak zaborra botatzeko gurutzatzen du kalea. Aurrerantza jarraitzen du: espaloi zabala, egokitua mugikortasun gutxiko pertsonentzat, itzalpeko gune, eseritzeko bankuak...

    - farmazia, plaza eta aisialdirako patioak, okindegia, fruta-denda, ibairantzeko ibilbide zabala, merkataritza-guneak eta tren-geltokirantzako bidea.

    Horrek esan nahi du:

    - istripu arrisku handia autoak bi ilaratan pilatzen direnez ikuspen txikia eragiten baitdute

    - oinezkoen eta gidarien arteko gatazkak, bidegurutzeetako lehentasunei dagokienez.

    - oinezkoen pasabide "ofizialetatik" urrun oinezkoak gurutzatzeko eremuak maiz erabiltzea.

    Irtenbide posibleak:

    Proposamenak eta alternatibak garatzeko, auzoan bizi den komunitateari kontsulta egitea da gomendiorik onena. Duela gutxi kontsulta bat egin zen, baina argi utzi zen konponketetarako baino zela, eta beraz, ezin izan zen auzoa hobetzeko prozesurik garatu. Konponketak baino ez proposatu ahal ziren.

    Erronka gehigarriak:

    PMUSak ( Mobilidade iraunkorrerako plana) funtsezko aldaketak aurreikusten ditu kale honetarako, baina oraindik ez dira garatu eta ez dago horretarako data-planik.

    Kale hori funtsezko puntua da Basaurin aurreikusitako bidegorrien mapan. Azbarrenetik datorren bidea kantabria parkea zeharkatu beharko du ibai ondoko pasealekuarekin bat egiteko. Honetaz guzti honetaz Udalak, momentuz, ez du inolako ideiarik partekatu.

    Eremu honetan aparkaleku-plazen eskari handiak etengabeko "trafiko-korapiloa" sortzen du. Hori luze berba egiteko gaia dugu... hitz gutxitan esanda: aparkalekua bilatzeko bueltaka eta bueltaka dabiltzatenen gidari kopuru handia... horrek trafikoaren eta kutsaduraren bolumen handia sortzen du udalerrian mugikortasunari buruzko plangintzarik ez dagoelako, beste albiste batzuetan adierazi den bezala.

    (https://www.sagarrak.org/noticias/568/el-imparable-crecimiento-del-trafico-de-coches-en-basauri.html) .

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek