Sagarrak talde ekologistak, ingurumenaren alde egindako lana saritzen du lehen aldiz.
"Burdinezko Sagarra" sari hau Jon Alberdi gure lagun eta kolaboratzaileak egindako eskultura da.
"Sagarra gure taldearen ikurra da. Talde txikia da gurea, baina ibilbide luzea egin du tokiko ekintzatik abiatuta ingurumen-arazo globalei aurre egiteko ideian oinarrituta"- esan zuen taldeko kordinatzaileak."Gaur, sari sinboliko honekin, Lurgaia fundazioak gure erkidegoko baso autoktonoa berreskuratzeko garatu duen eta egiten ari den lan handia goraipatu nahi dugu".
Arizko Dorretxearen sarreran garatu zen ekitaldia eta talde ekologistaren hogeiren bat lagun eta Basauriko ordezkaritza sozial eta politiko zabala bertaratu ziren.
Sari honen banaketa baso autoktonoen nazioarteko eguna ospatzen den aste honetan kokatu nahi izan dugu.Eduardo Galeano idazle handiak azpimarratzen zuen bezala:"munduko leku txikienetan egon badago jende txikia, gu bezalakoa, beren lan txikiak eginez Mundua aldatzen ari direlarik" .
Sari honen banaketa baso autoktonoen nazioarteko eguna ospatzen den aste honetan kokatu nahi izan dugu.
Entzun Herri Irratian egindako elkarrizketa:
beste albiste batzuk prentsan:
El Correo:https://www.elcorreo.com/bizkaia/nervion/sagarrak-premia-fundacion-lurgaia-trayectoria-20251121123211-nt.html
Geuria:https://www.instagram.com/reel/DRSuUPRjSs6/