Ekainaren 6an eta 8an San Migelen eta Arizgoiti plazan egin genituen bigarren eskuko bizikleta-merkatuei buruzko bideo txiki bat partekatzen dizuegu.
Aurtengoa 5. edizioa da jada. Merkatua ekimen nagusia bada ere harekin batera, dakizuen moduan, hainbat tailer eta ekiiintza osagarriakh antolatzen ditugu.
Merkatu honekin gure udalerrian bizikletaren erabilera eta kontsumo arduratsua sustatu nahi ditugu.
Gure eguneroko bizitzan bizikleta erabili ahal izateko beharrezkoa den bidegorri-sarea ere aldarrikatzen dugu. Bizikleta entretenimendu edo kirola egiteko baliabide izateaz gain gure eguneroko jardueretan beste garraiobide bat izan dadila aldarrikatzen dugu (lanera, mandatuetara eta abarretara joateko).
Gaur egun ia ez dago aparkalekurik gure udalerrian, eta beharrezkoa zaigun bidegorri sarea egiteko asko falta da.
Mugikortasun iraunkor seguru eta osasungarri bermatzeko neurriak hartzea aldarrikatzen dugu.