ALBISTEAK

  • 21 Eka, 2025

    Yogaren nazioarteko eguna ospatu dugu Bizkotzaldeko parkean.

    Pertsona ugari hurbildu dira gaur goizean Bizkotzaldeko parkera Yogaren nazioarteko eguna ospatzera. Goizeko hamarretan hasi da saioa aire zabalean, Cristina López-en eskutik ("Lasai Bizi" yoga eskola). Ekitaldi berezi hau "Semillas para el cambio" taldeak, Dorretxe eta Sagarrak talde ekologistak deitua izan da.

    Yogaren nazioarteko eguna 2015eko ekainaren 21ean izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak, Narendra Modi Indiako lehen ministroak egindako proposamenari erantzunez.

    Praktika hau egitera hurbildu diren pertsonek, batzuk lehen aldiz eta beste batzuk jada adituak eta Yogako praktikan, belarrarekin kontaktuan gozatu dute planteatutako ariketekin, meditazioan, pranavan (soinu kosmikoa) praktikarekin... Saio egokia zen adin guztietako pertsonaentzat gu: nagusiak,tartekoak, umeak...

    Yogak ongizate integrala sustatzen du, adimena baretzen du, gorputza aktibatzen du eta gure bizi-energia goratzen du, muskulatura indartzen du modu leun, sakon eta globalean. Bizkarrezurraren malgutasuna lantzen du, eta jarrera okerrak zuzentzen laguntzen du.

    Burua lasaitzen laguntzen digu, kontzentratzen eta gure bizi-kalitatea eragozten diguten pentsamenduei aurre egiten lagunduz.

    Yoga hitzak BATASUNA esan nahi du: gogoaren batasuna, gogoaren eta gorputzaren batasuna; izate indibidualaren eta unibertsalaren arteko batasuna.

    N A M A S T E

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek