SAGARRAK Ekologista Taldeak, "Bide itxiak, amets atxikitak" leloarekin, bat egin du larunbat honetan, apirilaren 5ean, Estatuan landabideen eta bide publikoen erabiliera berreskuratzeko ekimenarekin.Gure herrian, hain zuzen ere Mercadonatik gertu itxitako bidean elkartu gara. Bide honen bazterrean Nerbioi eta Ibaizabal ibaia elkartzen dira.
Ekimen honekin balioa eman eta espazio publikoen kontserbazioa aldarrikatu nahi dugu. Gure herrian, beste askoren artean: ibaia inguratzen duten bideak( Mercadona inguruan) Firestone sarrerako zubitik Urbiko zubiraino zihoana, Basozelai auzotik Kareagara doana (garbitokirako bidea)...
Erakunde eta administrazio eskudunei bide horietatk, guztionak diren oinezko bide horietatik, joan-etorri askea eskatzen diegu.
Basauritarren bide-ondarea zaintzearen alde.
Ba al zenekien inguru honetan, "Arizko Jaroak" zeritzola, eta geroago Urbi izena hartu zuena, lizar-baso bat egon zela, eta bertako egurra oso balioetsia zela erremintak egiteko? Eta geroago, bi baserriren egon zirela hemen: Urieta eta Urbi izenekoak ?. Geroago, "Laminaos Álvarez Vázquez" fabrikak okupatu zuela eremu hau (ibaiaren ertzeraino, jakina, nola ez!)?. Gaur egun, azalera komertzial handi bat dugu hemen.
Ondorengo bideoan, garai hartako "Álvarez Vázquez Laminatuak"enpresako langile baten testigantzaren audio txiki bat partekatzen dugu. Lantegi horrek Basauriko beste enpresa batzuek bezala itxi zuen. Aste honetan Bridgeston lantegiak ere langile kopuru handia kaleratuko duela iragarri du Basaurin, zoritxarrez bizi dugun "krisi" industrialen ondorioz. Krisi industrial hitzak, gehienetan, kudeaketa eta egokitzapen industrialaren eza, diru-gosea eta aurretiko xahuketak ezkutatzen ditu.
Ezjakintasunak ez du salbuesten legeak betetzea; beraz, espero dugu laster izango dugula aukera ibilaldi horretaz gozatzeko eta beste tarte batzuekin konektatzeko, eremu hau herritar guztientzat irisgarria izan dadin.