BEAT taldeak ( Basozelaiko euskararen aldeko taldea) SAGARRAK ekologista taldearen laguntzagaz pago bat landatu zuten Basozelai auzoan.
Berrogeiren bat lagun elkartu ziren BEAT-ek konbokatuta pasa den igandean (abenduaren 22an) pagoa landatzeko. Zuhaitza opari moduan jaso zuten herrian ospatutako umeentako ekitaldi batetan eta auzoan landatzeko konpromezua hartu zuen taldeak.
Taldeko ordezkariak landaketa honen sinbolismo azpimarratu zuen hizkuntza eta arbola batuz. " landatzen dugun pago txiki honek,euskararen zuhaitza, hazi egingo du eta horrekin batera euskararen erabiliera be egingo du gora gure auzoan"- esan zuen.
Sagarrak taldeko ordezkariak kultura guztietan zuhaitzen balore sinboliko handia dutela esan zuen. " Euskal Herrian, dakizuenez, bi zuhaitz nagusi ditugu: haritza eta pagoa. Gaur landatzen dugun pagoak hazi egingo du. Zuhaitzak haziko du gu apenas konturatu gabe..."zuhaitzak oso lotsatiak dira , bakarrik hazten dira begiratzen ez ditugunean". Euskararen erabiliera be hazi egingo du, guri esker, hiztunei esker.
Bi borobil eginez, umeona eta nagusiena, eskuak lotuta eta txalo bat emanez amaiera eman zitzaion ekitaldi polit honeri.