Kaixo lagunak,
2024. urtea ekologia sozialaren aldeko jarduerak, hitzaldiak eta era guztietako ekintzak burutu ditugu. Ahalegindu gara gauza interesgarriak egiten, premiazkoa da mundu hobeagaren alde jardutea itxaropena galdu gabe. Egun helburu hori lortzeko lan handia egiteke daukagu. Guztion laguntza kolektiboa beharrezkoa zaigu baita gobernatzen gaituzten administrazioena ere. Gure ardura da jakinaraztea ez gaudela konforme gauzak nola dauden ikusita, eta gauza asko aldatu behar ditugula planeta mugatu honetan bizi ahal izateko. Planeta horren jabeak ez gara, bere maizterrak baizik.
Egindako lanaz duzuen iritzia baita 2025rako dauzkazuen proposamenak jakitea gustatuko litzaiguke. Gure elkartearekin bazkide edo laguntzaile gisa parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Goraintziak, besarkada bana eta arnasa ondo har dezazuen opa nahi dizuegu! Urtarrilean ikusiko dugu elkar, ohi bezala eta naturaren egutegiarekin bat eginez: bertoko zuhaitz eta zuhaixkak landatzera joango gara! Bazatoz ?
Lagundu gurekin, Egin zaitez bazkide!