ALBISTEAK

  • 25 Api, 2023

    Mugikortasun iraunkorra maiatzaren lehen hamabostaldian, Basaurin agerian dago.

    Mugikortasun jasangarria funtsezkoa da pertsonentzat ingurune osasungarriagoak eta seguruagoak lortzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, eta motorrik gabeko mugikortasun aktiboa garatu behar da.

    Basauri, 2023ko apirilaren 20a, 25 gradu 12:00etan. Ez al da garaia hau gelditzeko zerbait egiten saiatzeko? Gai honetan eskumena duten agintariek, toki-, estatu- eta mundu-mailan, geldirik jarraitzen dutenez, herritarrek jardun beharko dute. Sagarrak ekologista taldea eta Bizeskolatik hainbat ekintza prestatu ditugu udaberri honetarako, has gaitezen erritmoa jaisten; mantsoago joateak bizitzeko dugun leku bakarra zaintzen lagunduko digu. Eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabiltzea erosketak egiteko, ikasteko, lan egiteko...Egitaraua honako hau da:

    -Maiatzaren 4an, arratsaldeko 19: 00etan Ibaigane Kultur Etxean. Liburuaren aurkezpena: "Biela y Tierra en Ruta". Mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta segurua.

    -Maiatzak 5, 18:00etan, Arizen: Bizikleten elektrifikazio tailerra Basaurin.

    -Maiatzaren 6an, 17:00etan Pintzelak Plazan: Bigarren Eskuko Bizikleten 3.Azoka.6 eta 14 urte bitarteko gazteentzat bizikletan trebatzeko probak San Migelen.

    -Maiatzaren 7an, 11: 00etan, Basauriko Arizgoiti Plazan: Bigarren Eskuko Bizikleten 3.Azoka eta aldi berean, San Fausto Plazan: 6 eta 14 urte bitarteko gazteentzat Bizikletan Trebatzeko Probak.

    -Maiatzaren 8tik 12ra,18:00etatik 20:00etara, Bizkotzaldeko Parkean Bizikletan Ibiltzen Ikasteko Ikastaroa, udan gozatzeko modu osasungarria eta Basauriko mugikortasuna egunetik egunera jasangarriagoa, osasungarriagoa eta seguruagoa izan dadila.

    Informazio gehiago: https://www.sagarrak.org/eus/agenda-actividades.php




  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek