ALBISTEAK

  • 24 Aza, 2022

    Nerbioi ibaiertzeko basoa berreskuratzeko ekimena.

    Nerbioi ibaiaren ibaiertzeko basoaren leheneratze ekologikoa

    Igande honetan, irailaren 27a, LURGAIA fundazioaren eskutik, ibaiertzeko basoko berezko zuhaitz eta zuhaixka espezieak (lizarrak, haltzak, sahatsak...) landatuko ditugu Nerbioi ibaiaren bazterretan. Era berean, ekosistema naturalarentzat eragin negatiboa duten espezie exotikoak (inbaditzaileak) ezabatuko ditugu.

    Ekimen hau Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak proposatu zuen iazko aurrekontu parte-hartzaileetan. Herri-bozketaren prozesuan hautatu ondoren, bere lehenengo urratsak emango ditu datorren igandean.

    PROPOSAMENAREN DESKRIBAPENA -Hona hemen ekimenaren aurkezpen testua-

    Zer hobetu nahi duzu?

    Nerbioi ibaiak narriadura handia jasan du denbora luzez, industria-jarduerak eta ibaiertzetan ezarritako biztanleguneek eragindako kutsaduraren ondorioz. Degradazio hori arintzen joan da azken urteotan, hondakin-urak tratatzeko plantak eta isurketa toxikoen kontrola direla eta, baina oraindik asko dago egiteko denbora luzean erasotua izan den ekosistema berreskuratzeko.

    Egoera hau larriagotu egiten da eremu honetan landare inbaditzaileen espezie ezberdinak ugaritzearen ondorioz, hala nola, japoniar fallopia, robinia pseudoacacia edo selloar kortaderia ezaguna edo "panparen lumagintza".

    Basauriko Klima Aldaketaren ondorioetara egokitzeko plana, hasiera batean joan den maiatzean onartua. Plan honen 2.1. ildo estrategikoak honako hau ezartzen du: "Udalerriko ekosistema naturalak babestu eta areagotzea, erabilera eta gozamen arrazional baterako balioan jarriz eta zerbitzu ekosistemikoei eutsiko zaiela ziurtatuz", eta lehentasunezko neurri gisa ezartzen du "Nerbioi ibaiaren ertzak ekologikoki leheneratzeko jarduketak egitea, espezie inbaditzaileak desagerrarazteko, ertzak garbitzeko eta ibaiertzeko landaredia indartzeko".

    Gure proposamena ildo horretatik doa; izan ere, funtsezkoa da jarduketa horiek ahalik eta lasterren zehaztea eta abiaraztea, ibaiertzak garbitzeko, landare inbaditzaileak kentzeko eta espezie autoktonoak landatzeko lanak eginez, gure ibaiaren biodibertsitatea berreskuratzea ahalbidetzeko.


    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek