ALBISTEAK

  • 21 Uzt, 2022

    Hiri-zuhaitzen mozketa berri bat, Basaurin ez beharrezkoa

    Hasieran, Basauriko Antonio Fernandez kaleko zuhaitzak modu basatian nola inausten ziren ikustean kezkatu ginen; eta orain, uztailean, gure kezka baieztatuta geratu da Anbulatorioko aparkalekuko espaloian zeudenak nola moztu diren eta, gainera, txorkoak kendu direla ikustean.

    Ekintza honekin uste dugu espaloi horretan ez dela berriro zuhaitzik landatuko, eta geure buruari galdetzen diogu: zein izan da hain itzal ona ematen zuen zuhaizti heldu hori mozteko arrazoia? Zuhaitz berriak landatuko dira espaloi berean?

    Klima-aldaketara egokitzeko planean adierazitako landaketez gain, zenbat, noiz eta non landatuko dira basauritarren korporazio horren hiru urte hauetan moztutako zuhaitz ugarien parekoak? Hau da, gure ustez, kopuru hori Plan horretan adierazitakoari gehitu beharko zaio.

    Ikusten dugunez, hiriko zuhaitzen ondarea babesteko sentsibilitate eskaseko ohitura berberak jarraitzen dira, nahiz eta udako hilabete hauetan hainbat bero-bolada izan, eta larrialdi klimatikoko egoeran bete-betean egon.

    Basauriko berdeguneei, Lorategiei eta hiri-arbolak zaindu eta kudeatzeari buruzko Ordenantza onartu ondoren, iragan hurbilean bezala jarraitzen dugu, udal araudi espezifikorik ez zegoenean. Noiz arte aldatuko da jarduteko modu hori EAJ-PSE udal-taldearen aldetik? Zenbat zuhaitz gehiago moztuko dituzue?


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek