ALBISTEAK

  • 26 Eka, 2022

    Basozelaiko bizilagunek materia organikoa berreskuratzeko konpromesua adierazten dute.

    Basozelaiko 335 familiak bereizi eta edukiontzi marroian uzten dute etxeko zaborraren parte hori. Hori da materia organikoa berreskuratzeari buruzko erakusketak, kalean bertan, Basozelai auzoko bizilagunei ematen dien datu garrantzitsuetako bat. Erakusketak, Sagarrak talde ekologista eta "El Maño" auzo elkartearen eskutik, Basozelai auzoa bisitatu zuen aurreko ostiralean.

    "Zabor organikoa berreskuratu, marroira eraman" da erakusketa honen leloa, banan-banan Basauriko auzoak zeharkatzen ari dena. Pozokoetxen jarri eta lau urtera, hondakin horiek biltzeko edukiontzia gure herriko auzo guztietara iritsi zen 2018ko urtarrilean. Basozelaikoko 309 familia janari-hondarrak berreskuratzera apuntatu ziren. Etxean bereiztu eta edukiontzi marroi deiturikoan uzten hasi ziren. Gaur egun 335 familiak berreskuratzen dute zaborraren zati organikoa auzoan. 2018-2022 aldian izandako hazkunde txikia (26 familia gehiago) datu esanguratsua da, pentsatzera bultzatzen gaituena.

    Edukiontzi marroia auzo guztietara iritsi zenean kontzientziatua zeuden bizilagunek harrera ona izan zioten . 4552 familiak, guztizkoaren % 27,7k, eman zuten izena. Lau urte geroago 4790 dira ( % 29,1). 2018 eta 2022 bitartean izandako hazkunde motelak (238 familia gehiago) erakusten du ez dagoela informazio- eta kontzientziazio-kanpainarik, alternatiba horretan parte hartzea sustatzeko.

    Hazkunde motelak ( % 1,4 soilik lau urtean) erakusten du administrazioak konpromiso txikia duela alternatiba hori bultzatzeko. Informazioa eta kontzientziazioa ezinbestekoak dira alternatiba hau hazteko. Administrazioak, Europako birziklatze-helburuekin bat etorriz, hondakin organikoen berreskurapena orokortzeko plan bat ezarri beharko luke. Zati hori gure hondakinen % 38 da. Berreskuratzen ez badugu, alferrik joango da erraustegira.

    Herritarrek, oro har, ohiturak aldatu beharko dituzte, eta birziklatze hori onartu eta praktikatu beharko dute, beste materia batzuekin egiten duten bezala (papera, beira...).

    Jarduteko garaia da, ekologikaz bizi! Zabor organikoa berreskuratu, eraman marroira!

    Sagarrak.Ekologistak Martxan

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek