ALBISTEAK

  • 15 Abe, 2021

    Pintxo Ecológico 2021eko III. Lehiaketako sarien banaketa Basaurin. KONTSUMO KONTZIENTZIAKO KANPAINA, TRANSFORMER, ECOFEMINSTA

    Sagarrak Ekologista Taldeak antolatzen duen 3. Pintxo Lehiaketa Ekologikoa baditu, dagoeneko irabazleek, eta asteartean dastatze afari batean bildu ziren saridunak,antolatzaileak eta sariak Lehenengo sariaren irabazlea, Ana Diez, Nagusia Kafetegikoa, izan da.“Eco-tortilla magdalena ali oliarekin” pintxoarekin.Irabazitako saria 50k patata ekologikoa eta 5 l. EcoLive Rioja olioa. Bigarren saria Davidek jaso du, New Magic Café-Bar-ekoa, eta jasotako saria, hau izan da, 25 kg. patata ekologikoa eta 3 l. EcoLive Rioja olioa, eta hirugarren saria Bar La Sede-ko Mirian eta Begoña Mirandarentzat da, saria jasotzen duen “De monte y huerta” pintxoarekin, 15 kg. patata ekologikoa eta 1 l. EcoLive Rioja olioa.

    Guztira, Basauriko auzo ezberdinetako 43 establezimenduk hartu dute parte abenduaren 11n eta 12an ospatutako lehiaketa honetan: Ariz, Arizgoiti, Basozelai, Kareaga, Los Burros, San Migel eta Uribarri

    Era berean, Igor de Haizebarri laugarren sailkatua izan da, Unai de Zehatza bosgarren sailkatua eta seigarren establezimendu sailkatua, Patricia, Restaurante Armiñekoa , gonbidatu zituzten sari banaketara. La Ventana Natural gain, Helen Okindegia, Josemi Atxa patata ekoizle ekologikoa, pintxoak egiteko hainbat produktu ekologikoz hornitu zituen partaideei.

    Ohi bezala, hunkigarri eta zaporetsua izan zen topaketa, eta bertan euren egileek aurkeztutako ekopintxo irabazleak dastatzeko aukera izan zuten. Eta saioa amaitzeko, Sustraiak Barazki Ostalaritzak ekopintxoen dastaketa eskaini zuen, eta sustraietatik bere sukaldaritza proiektua aurkeztu zuen, elikagai agroekologikoan oinarrituta, gizarte konpromisoarekin lan eginez eta bizitzaren iraunkortasuna eta aniztasuna zainduz. Prozesua zaindu eta mimatzen dute, euren ekoizleetatik hasi eta gure ahosabairaino.

    Hala irabazleen pozaren ondoren, dastatzearen, ezagutza eta zaporeen trukearen eta epaimahaian parte hartu duten pertsona guztiei, baita establezimendu eta entitate kolaboratzaileei, Ekolurrari (Kontseilu Arautzaile Ekologikoa) eta Valle salado de Añana Fundazioari ere, eskerrak eman ostean. Basauriko Ekopintxo 2021eko 3. edizio honetan, hurrengo ediziora arte agur esaten dugu.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek