ALBISTEAK

  • 01 Uzt, 2021

    Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak 10 proposamen aurkeztu ditu Basauriko Udalaren 2022ko aurrekontu parte-hartzaileetarako

    "Pentsamendu globala eta tokiko ekintza" mugimendu ekologistaren ildo filosofiko eta praktikoa da. Bizi nahi dugun mundu hobeago hori ez dugu etorkizunerako utzi behar, gaurkoan behar dugu, eta bertan bizi dagoeneko. Aldaketa gugan hasten da, gure auzoan, gure herrian. Hamar proposamen, hamar, aurkeztu ditugu 2022ko aurrekontuetan. Horiekin, azken urteotan landu ditugun gaien errepasoa egiten dugu: ingurumen-hezkuntza, hondakinak, mugikortasuna, baso-berritzea eta kontsumoa. Arlo bakoitzean proposamenak eta alternatibak zehaztu ditugu ingurumenarekiko errespetuan kontzientziatuago dagoen herria eraikitzen hasteko. Proposamen guztiak informazioan eta hezkuntzan oinarritzen dira, oinarriak bait dira aldaketa pertsonal eta kolektiboa abiarazteko . Proposamenak irakurri. Ekologistekin bat egin, ekologikaz bizi.

    Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitu zen eta orain herritarren proposamenak aztertu eta hautatuko dira. Irailean bozketa prozesu bat egongo da eta aukeratutako proposamenak aurrekontuetan sartuko dira. Prozesuaz gain, aurtengo berrikuntza nagusia proposamen horiek hornitzeko 400.000 euroko zuzkidura da (40.000 euro, gehienez proposamen bakoitzeko).

    BasaurikoUdalaren 20222ko aurrekontu parte-hartzaileei SAGARRRAK Ekologista Taldea proposamenak

    Gure zaborra

    Ikastetxeetan garatu beharreko hezkuntza-kanpaina etxeko zaborraren inguruan, zabor poltsan aurkitu ahal ditugun materia ezberdinak eta, egun, eman behar zaien kudeaketaz

    Materia organikoa berreskuratzeko eta birziklatzeko parte-hartzea handitzea.

    Elkarte-sarearekin lankidetzan, hondakin horren inguruan informatu, kontzientziatu eta horren berreskurapenean parte-hartzea nabarmen handitzea helburua izango duen kanpaina egitea.

    Eguneroko erosketetan plastikoa murriztea.

    Gure udalak poltsa berrerabilgarrien sorta bat emango die familia guztiei, egunero erosketak egiteko, eta, horrela, erabili eta botatzeko poltsa txiki horien erabilera baztertuko da.

    Hondakin plastikoak murriztea jai-ekitaldietan.

    Gure proposamena hauxe da: gure udalerrian ontzi berrerabilgarri bat martxan jartzea, jai-ekitaldietan erabili eta botatzeko ontzien erabilera baztertuz.

    Zuhaitzak landatzea Pozokoetxeko parke berrian.

    Landatzeko plan bat diseinatu behar da, espezie autoktonoak lehenetsiz, parke berri horri forma eta nortasuna emateko.

    Nerbioi ibaiaren ibaiertzeko basoaren leheneratze ekologikoa.

    Ibaertzeko basoaren leheneratze ekologikoa funtsezkoa da. Lan hori bideratzeko jarduerak ahalik eta lasterren zehaztea eta abiaraztea premiazkoa da, ibaiertzak garbitzeko, landare inbaditzaileak kentzeko eta espezie autoktonoak landatzeko lanak eginez, gure ibaiaren biodibertsitatea berreskuratzea ahalbidetzeko.

    Iruaretxeta parkean basogintzako hezkuntza-ingurune bat sortzea.

    Proposamen honen helburua zuhaitz eta zuhaixka autoktonoak ezagutaraztea da. Iruaretxeta parkean Malmasin inguruko arizti azidofilo ekosistemako zuhaixkak eta zuhaitzak landatzea proposatzen dugu, bertan hezkuntza-ingurune bat sortuz. Ale bakoitzak bere plaka izango luke, bere izen zientifikoarekin, euskaraz eta gaztelaniaz.

    Trafikoa baretzeko neurriak ezartzea.

    Basauriko erdigunean 30 km/orduko abiadura. Neurri honek dakartzan onura kolektiboei buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpainak egin behar dira, bai eta araua benetan betetzen dela kontrolatu ere. Bestealde, azterketa tekniko bat egin beharko da galtzadatan egin beharreko jarduerak disenatzeko eta horien ezarpen progresiboa zehazteko.

    Bizikletak mailegatzeko zerbitzu publiko bat ezartzea.

    Bizikletak (arruntak eta elektrikoak) mailegatzeko zerbitzu publiko bat ezartzea, gure herriaren ezaugarri orografikoei eta erabiltzaileen gaitasunei erantzuteko.

    Tokiko merkataritza sustatzea Kontsumo Arduratsua da

    Tokiko merkataritzari laguntzeko, Basauriko Udalak honako ekimen hauek hartu beharko lituzke, besteak beste:

    • Tokiko merkataritzarekin erosketa publikorako hitzarmena sinatzea.
    • Irekitzeko lizentziak sustatzea, alokairuaren zati bat diruz laguntzea lehen urtean.
    • Tokiko merkataritza-eskaintzaren digitalizazioa erraztea.
    • Plataforma bat eta bere webgunea sortzea.
    • Basauriko establezimenduek lortutako lorpenak publikoki aitortzea, ure merkataritzaren ikusgarritasuna areagotzea.

    Ekimen hauen bidez, elkar zaintzeaz gain, tokiko merkataritzan ez gara bezero gisa sentituko, bizilagun gisa baizik.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek