ALBISTEAK

  • 08 Api, 2021

    Basaurin Yolanda Domínguez artistak modak eta publizitateak sortutako estereotipoei buruzko hitzaldia emango du.

    Setem Hego Haizeak eta Sagarrak Ekologista Taldeak Basauriko herritarrak gonbidatzen dituzte Yolanda Dominguez artista bisualarekin antolatuko duten "Irudiak aldatu mundua aldatzeko" topaketara. Jarduera SETEMen Balio Faktoriaren programazioaren parte da, apirilean arropa kontsumora dedikatzen dena. Topaketa honetan Yolanda Dominguezek, komunikazioan eta generoan aditua denak, irudiek gure nortasunaren eta generoaren eraikuntzan duten garrantzia eta papera aztertuko du, moda eta eskuraezinak diren edertasun-kanonak bereziki azpimarratuz. Emakumearen zein estereotipo saltzen digute modak eta publizitateak, eta nola eragiten digu? Nondik datoz irudi hauek, eta zer egin dezakegu horiek eraldatzeko? Hitzaldia doakoa da eta Ibaigane Kultur Etxean izango da apirilaren 21ean, asteazkenean, 19: 00etan. Parte hartu ahal izateko, tokia erreserbatu behar da formularioa betez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfUjq5QleTnUSBuxtnzbQeoVRfeRANXViaWJGi-qmMpRy49zA/viewform

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek