ALBISTEAK

  • 26 Aza, 2020

    Azaroak 27. Erosketa Gabeko Eguna, Amazonik Gabeko Eguna

    Bihar Erosketarik Gabeko Eguna izango dela-eta, Amazonen eredu ekonomikoa eta ingurumen eta gizarte inpaktuak salatzeko kanpaina abiarazi du Ecologistas en Acciónek. Munduko pertsonarik aberatsena den Jeff Bezos zuzendari duen enpresak ekoizpena kontsumotik deslekuratzea eta boterea metatzea ditu ezaugarri nagusi. Pandemia eta online salmenten igoera direla-eta, onura handia lortu du eredu sostengaitz horrek. Erakunde ekologistaren arabera, gizarte krisi eta ondoez une hauetan, Amazonen arrakastaren zati bat esfortzurik gabe kontsumo konpultsiboa bultzatzean oinarritzen da, kontsumoak zoriona dakarrela dioen ideia faltsuan funtsatuta. Beste urte batez, Ecologistas en Acciónek Erosketarik Gabeko Egunarekin bat egin du. Erosketarik Gabeko Egun haua kontsumitzaileen greba egun sinbolikoa da, 1992tik mundu osoan antolatzen dena, Ostiral Beltza (Black Friday) eta Ziberastelehena (CyberMonday) direlakoei aurre egiteko. Amerikertako Estatu Batuetatik datozen Ostiral Beltza eta Ziberastelehena (Internet bidezko erosketetan beherapenak lortzeko eguna, Ostiral Beltzaren osteko astelehena), urteko egunik kontsumistenetako bat bilakatu da mundu mailan. Izan ere, eskaintzak eta beherapenak iragartzen dira, erosketak sustatzeko eta Gabonetako kanpainari ekiteko. Erosketarik Gabeko Eguna, aldiz, gure bizitzaren esfera guztiak merkantilizatzen dituen egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaz hausnartzeko eta zalantzan jartzeko eguna da. Gainera, Amazon hedatzen ari den negozio ereduak ekoizpena kontsumotik deslekuratzea du ezaugarri nagusi. Ondorio garrantzitsuak ditu horrek, krisi klimatiko larria tarteko: produktuen garraioaren karbono aztarna, materialen premia, hondakin kopuru handiak sortzea, bilgarribilgarriengatikak direla-eta, eta saltzen ez diren ondasunak hondakin bilakatzeabilakatzeagatik. Hori guztiori dela-eta, Erosketarik Gabeko Eguna aprobetxatuta, erakunde ekologistak gero eta handiagoa den arazo horri buruzko kontzientziazioa piztu nahi du, eta kontsumitzaileak animatu nahi ditu Amazonen erosteari uzteko eta mundu bidezkoago eta iraunkorragoaren alde egiten duten kontsumo moduetan parte hartzen hasteko. Hartara, bost gomendio eman nahi dizkie herritarrei: 1.Egiezu aurre klikclick-en bidebidezko erosketa konpultsiboei. Gogoratu: kontsumo iraunkorra benetan behar duzuna erostean oinarritzen da. 2.Bete itzazu zure oinarrizko beharrizanak, erosi gabe. Horixe da irtenbiderik iraunkorrena: gauzak konpondu, trukatu, partekatu, sortu... 3.Produktu bat erosi behar baduzu, lagun itzazu hurbileko saltoki txikiak. 4.Erosi behar baduzu, baina ezin baduzu dendara bertaratu, erabil itzazu hurbileko merkatariak lotzen dituzten tokian tokiko plataformak. 5.Erosketa iraunkor eta bidezkoaren irizpideak aplika itzazutzen ditu. Informazio gehiago: https://www.ecologistasenaccion.org/155972/dia-sin-compras-dia-sin-amazon/

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek