ALBISTEAK

  • 23 Uzt, 2020

    Udaberrian esnatu ez zen zuhaitza, gaur protagonista Basauriko Pozokoetxe parke berrian.

    Hor dago zuhaitz zaharra, bide zaharrean okertuta. Ez dago lorerik adarretan ezta belarrik bere oinetan, dagoeneko. Ibiltariek ez zuten gaztetan zuhaitza ikusi, baina berak zahartzen ikusi ditu, poliki-poliki denak. Hsu Ning (IX. mendeko poeta txinatarra) Pozokoetxeko parke asfaltatu berrian zuhaitzak landatzea aldarrikatzeko elkartu gara zuhaitz honen aurrean. Parke hau RENFEko bagoi eta merkantzien ontzi-aldaketa zahar eta utziaren gainean dago. Eremu horretan jarduteko lehen faseak kezka sortzen digu auzoan bizi garenoi. Badakigu proiektuak bi etxebizitza-bloke zehazten dituela,dagozkien aparkalekuekin. Soberako espazioan, erabilera sozialeko eremu bat (pasealekuak, plaza) eta berdegune bat, parketzat jo nahi dena. Orain arte egindako obrak paseorako eta jolaserako espazio asfaltatu bat, lorategiko ezponda berde batzuk eta zuhaitz bakar bat utzi dizkigu. Gure ekintza sinbolikoa ardatz izango duen zuhaitz hau pasa den udazkenean landatu zen, makinak ere hemen lanean ari zirenean. Udaberriak esnatu ez zuen zuhaitza da. Paperezko hostoekin jantziko dugu, asfaltozko parke honi itzala eta bizia emango dioten zuhaitzak aldarrikatzeko. Basauriko arbolak aipagarriak,lagunduko diguzu bilatzen? #basaurikoarbolak

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek