ALBISTEAK

  • 03 Abe, 2019

    Larrialdi klimatikoa: jarduteko garaia da.

    “Time For Action-jarduteko garaia da” lelopean, Klimaren Aldeko Goi Bilera (COP25) egingo da Madrilen. Bi astez, mundu osoko 200 herrialde eta 50 estatuburu inguru bildu dira Parisko Akordioaren (COP21) garapena ixteko eta estatuek berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko duten konpromisoa zehazteko Lau urtez aurrerapen nabarmenik gabeko hitzaldiak eman ondoren, COP25 iritsi da, berotze globalaren arazoari premiaz aurre egitea eskatzen duten herritarren mobilizazio handien giroan. Goi bilera hori, azkena izango da Parisko akordioa aktibatu aurretik, 2020ko urtarrilean sartuko baita indarrean, Kyotoko protokoloa ordezkatuz. Akordio horren (COP25-Paris 2015) helburu nagusia da mende amaieran planetaren batez besteko tenperatura globala industriaurreko mailekiko 2ºC-tik gorakoa ez izatea. Are gehiago, ahaleginak 1,5º C-tik beherako gehikuntzara bideratu behar dira. Nazio Batuen Erakundeko Ingurumen sailak astearte honetan ohartarazi duenez, berotegi efektuko gasen isurketak 2030erako murrizteko ahaleginak hirukoiztu egin behar dituzte ezarritako helburua lortu nahi badute. Tenperaturaren igoera 1,5 gradutik gorakoa ez izatea nahi bada, ahalegina bostez biderkatu behar da. Herrialde kutsatzaile nagusiak (AEB, Txina, Erresuma Batua, India, Errusia eta Erresuma Batua) ez daude goi-bileran, eta horrek planetaren berotzea gelditzeko eta Lurraren suntsipena saihesteko helburua baldintzatuko du. Balantzaren alde positiboan Europako Parlamentuaren duela gutxiko ebazpena (azaroaren 28koa) jarri behar da, larrialdi klimatikoa deklaratzen duena. Horrela, Europa da gai honi buruzko ebazpen bat hartu duen lehen kontinentea eta bakarra, berotze globalari aurre egiteko premiazkoa dela adieraziz. Parisko Akordioen 6. artikuluaren garapena, herrialdeen eta enpresen arteko emisioen trukea, erosketa eta abar aipatzen dituena, topaketa honen funtsezko puntuetako bat da. Bestetik, herrialde bakoitzaren konpromiso zehatzak eta errealak daude, akordioen indarraldirako. Oso zaila da baikorra izatea errealitate konplexu eta mediatizatu horren aurrean. Azken lau urte hauetan aurrerapausorik eman ez izanak, konpromiso politikorik hartu ez izanak eta gehien kutsatzen duten herrialdeek konferentzia honetan parte hartu ez izanak porrot berri bat dakarte. Une erabakigarrian gaude, denbora amaitzen ari da. Mobilizazioa, herritarren konpromisoa, da egoera aldatzera bultza dezakeen benetako balio bakarra. Mundu globalizatua ez da gai erabakiak hartzeko eta amildegirantz doa, erremediorik gabe. Jarduteko garaia da, antolatzekoa. Globalizatu dezagun borroka, globaliza dezagun itxaropena.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek