ALBISTEAK

  • 01 Abe, 2019

    Kontsumismoari aurre egin, kontsumo eraldatzailea sustatu.

    Black friday izeneko egunak, merkatuak kanpotik ekarritako ohiturak, gero eta eragin handiagoa omen daukate gure gizartean. Horretan dihardute, publizitate bonbardaketa dela medio, marka eta merkatu kate handiek. Horren aurrean kontsumitzaileen elkarteek erosketak zentzu handiz egiteko deiten dute ( erosten dugunaren beharra aztertuz eta prezioak ondo alderatuz). Ekologistok, pausu bat aurrera emanda, holako egunetan erosketarik ez egiteko deialdia luzatzen diegu herritarrei. Greba sinbolikoa izanda kontsumismoak,egun, larriladi klimatikoagaz eta krisi ekosozialagaz daukan loturaz pentzaraztea du helburu. Sistemak. mezu gaiztoekin, maltzurrekin, sekulako ziria sartu nahi digu kontsumoa eta zoriona lotuz. "gero eta gehiago izan zoriontsuago izango zara"- diosku. Kontsumo basatia bultzatzen dituzten kanpaina hauek ( Black friday, ziber monday eta Gabonetako kontsumo- orgia ) kontrolik gabe hazten den sistemaren adierazle zuzenak dira. Kontsumo eraldatzailerako alternatibak sortu, eraiki, etorkizuna bidezkoagoa eta jasangarriagoa izan dadin. " ondo bizitzea gauza gutxiagorekin" ez da bakarrik posible, ezinbestekoa zaigu korapilo hau askatzeko. Blak friday eta holako egunetan zer egin? Lehenengo eta behin, erosketa konpultziborik ez egin. Kontsumismo monstruaren hatzaparretatik ihes egin; dinamika horiek sustatzen dituzten marka eta dendetara bizkarra eman; erosi bakarrik beharrezkoa zaizuna, herriko merkatuan edo/ta denda txikietan; eguna eman egiazko plazerretaz gozatzen: paseoren bat eman, naturaz gozatu, lagunekin gelditu, irakurri,... Alarma guztiak piztuta dagoz. gero eta denbora gutxiago daukagu krisi ekosozialari eta bere ondorio zuzena denari, larrialdi klimatikoari, aurre egiteko. Erantzuna maila ezberdinetan eratu beharko da, behetik gora eta goitik behera, amildegira garamatzan sistemari aurre egiteko. Lan handia hamarkada baten egiteko. Hori da daukagun denbora. Hori da gure belaunaldiaren erronka nagusiena.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek