ALBISTEAK

  • 04 Aza, 2019

    Basauriko Kontsumo Arduratsuaren Kanpainaren 10. Edizioa Kontsumo arduratsuan aurrera goaz! Erronka mardulagoei aurre egiteko prest!

    Kontsumoa da, bere alderdi guztietan (elikagaiak, ura, ontziak, arropa, energia, produktu elektronikoak, aisialdia, banku-produktuak eta abar luze bat), herritarrok dugun arma boteretsuenetako bat, gure gizarteak eta planetak, oro har, dituzten arazo larrienetako batzuei —klima aldaketa eta kutsadura (airearena eta urarena, plastikoek eragindakoa…)—.aurre egiteko Bidegabekeria sozialaren aurka egiteko ere oso eraginkorra da. Sagarrak Ekologista Taldean argi izan dugu beti errealitate hori, eta 10 urte daramagu kontsumo arduratsua lantzen. Gaur egungo ekoizpen- eta kontsumo-eredu kapitalistaren ondorio den arazoaren zergatiak eta eraginak aztertzeaz gain, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako ohiturak hartzea ahalbidetuko diguten alternatibak ematen jardun dugu, batez ere. Aldi berean, aldaketa horretan murgilduta dauden kolektiboekin elkarlanean aritu gara (ekoizle ekologikoak, kontsumo-taldeak, ekonomia alternatiboko enpresak, energia-kooperatibak, banka etikoa, beste talde sozial eta ekologista batzuk…). Bada, 10 urte eta gero, ikusi dugu gero eta larriagoa dela gehiegizko kontsumo arduragabearen arazoa, eta gogotsuago jarraituko dugu lanean, norbanakoekin eta planeta osoarekin arduratsua, hurbilekoa eta bidezkoa izango den kontsumoa ahalbidetzen duten sareak gero eta ezagunagoak izan daitezen, eta sareok basauriarrentzat gero eta irisgarriagoak izan daitezen. Dena dela, ospatzea ere garrantzitsua iruditzen zaigu: egindako bidea, bide horretan lortutakoa, gure filosofiarekin bat egiten duten kolektibo eta proiektuekin eraikitako sarea… Hori dela eta, jai bat egingo dugu azaroaren 10ean, 11:00etatik 20:00etara, Solobarria plazan. Basauriko eta inguruko herrietako guztiak gonbidatuta zaudete. Sagarrak-Ekologistak Martxan Basauri, 2019ko azaroa

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek